Udalherria: Bergara
Lekua: Bergara
Ordua:
Hasiera: 2024/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Sarrerak: 0,00 €
Oinez , bizikletaz… garai batetako Vasco-Navarro trenbidearen trazadura jarraituz Leintz Gatzagatik Bergararaino oinez, bizikletaz… Bergaratik Antzuolara edo Arrasatetik Oñatiraino,…
Debagoieneko herriak zeharkatu.
Vasco Navarro Trenbidea Arlabaneko portutik (Araba eta Gipuzkoa arteko mugatik) eta Bergarara heltzen den ibilbide luze eta erakargarria da. Bertan, Antzuolatik datorren trenbide trazadurarekin elkartzen da.
Gure proposamenak ibilbidea bost zatitan banatzen du:
1. Arlaban- Leintz Gatzaga (Vasco-Navarro)
Vasco-Navarroa gure eskualdean Arlabanetik sartzen da. Zuhaitz artean gordeta doa bidea Leintz-Gatzagara heldu arte.
Bertan bidea eten egiten da, izan ere, ezin izan da berreskuratu trazadura guztia, baina merezi du denbora hartu eta erdi aroan sortu zen herri txiki honetaraino heldu eta hau ezagutu.
2. Eskoriatza – Aretxabaleta – Arrasate (Vasco-Navarro)
Ibilbidearen trazadura honek harritu egingo gaitu. Pasioan edo bizikletaz goazela Eskoriatza herria ezagutzeko aukera izango dugu, apur bat maila altuagoen doalako eta panoramika polita azaltzen digulako. Bidean, ariketak egiteko makinak aurkituko ditugu, paseatzeaz gain, beste muskulu batzuk landu nahi baditugu. Poliki poliki, Arertxabaletara iritsiko gara eta herrian barrena jarraituko dugu bidea. Metro batzuk egingo ditugu errepide ondotik eta San Andres auzotik sartuko gara Arrasaten.
3. Arrasate – Oñati (Vasco-Navarro)
Vasco-Navarro trenbidea Arrasate puntatik puntara doa herri ertzetik. Oraindik ikusi daiteke garai bateko trenaren geltokiaren eraikina Debagoieneko ospitale ondoan. Bidea jarraituta San Isidro ermita ondotik pasako gara eta aurrera jarraituta Eroski paretik Arrasate utziko dugu. Orain bidea erreka eta errepidearen artean do. Ekilore pasa eta segituan iritxoko gara Bergarako San Prudentzio auzora garamatzaten tuneletara. Errepide azpitik jarraituko dugu eta hemen Bergara edo Oñatira joateko bidegurutzean gaude. Oñati aldera bagoaz, Tabesako aparkalekua ezkerretara utziko dugu eta errekan gora jarraituko dugu baserri artean lehenengo, lantoki artean gero eta suhiltzaileen egoitza pasa eta gero, zubitik igarota Oñatiko Zubillaga auzora iritsiko gara. Errepidearen bestaldean ikusiko ditugu, hain industriala den auzo honetan dauden leku xarmagarrienetarikoak; Zubillagako eliza eta frontoia. Bidea jarraitu errepide ondotik metro luze batzuk eta gasolindegia pasa eta gero, tunel batetik jarraituko dugu. Oraingoan ere arbola eta lantegi artean joango gara Oñati herria ikusi arte. Bidea jarraituta, garai bateko tren geltokia dagoen eraikinera helduko gara eta haren ondoan tren-makina ikusiko dugu.
4. Arrasate – Bergara (Vasco-Navarro)
Vasco-Navarro trenbidea Arrasate puntatik puntara doa herri ertzetik. Oraindik ikusi daiteke garai bateko trenaren geltokiaren eraikina Debagoieneko ospitale ondoan. Bidea jarraituta San Isidro ermita ondotik pasako gara eta aurrera jarrituta Eroski paretik Arrasate utziko dugu. Orain bidea erreka eta errepidearen artean do. Ekilore pasa eta segituan iritxoko gara Bergarako San Prudentzio auzora garamatzaten tuneletara. Errepide azpitik jarraituko dugu eta hemen Bergara edo Oñatira joateko bidegurutzean gaude. Bergara aldera bagoaz, Tabesa enpresaren aparkalekua zeharkatuko dugu eta erreka ondotik jarraituko dugu bidea Labegaraietaraino. Oraingoan bidea Bergaran barrena sartuko da, azoko, ikastetxe, kiroldegi eta abar ikusiko ditugu eta Mekolalde auzoan, Antzuolatik datorren adarrarekin bat egin eta gero, Osintxu auzora jarraituko dugu baserri eta enpresa handi artean.
5. Antzuola- Bergara (Vasco-Navarro)
Vasco-Navarro trenbidea izatez, ez denez, harekin elkartzen zen adarra zen. Antzuolako bidaiariak Bergarara joateko edo Vasco-Navarroa hartzeko erabiltzen zuten. Vasco-Navarroko beste trazadurak batzuk ez bezala, hau ez doa eta errepide ondotik baizik eta Paraje ezin hobean, mendi artean, baso artean eta ikuspegi ikaragarrian. Hainbat tunel pasa eta gero Bergarara helduko gara, Bolu auzora, eta zati batean SL-Gi baten marka berde eta zuriak ikusiko ditugu. Bergara zeharkatu eta Mekolalde auzoan egingo du bide honek bat Vasco-Navarroarekin.