Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforuma

Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforuma

  • Kartela

Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren edizio berria burutuko du Donostian. Ekimena azaroko astelehenetan izango da Príncipe zinemetan, 19:30etik aurrera.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Príncipe Zinemak

Ordua: 19:30

Hasiera: 2022/11/7

Amaiera: 2022/11/28

Sarrerak: Gonbidapena / Invitación

Pelikulen ondoren solasaldi bat burutuko da filmaren mezuan sakontzeko. Ondorengo egunetan izango dira filmak:

• Azaroak 7: Litus
• Azaroak 14: No tengas miedo
• Azaroak 21: Un amor intranquilo
• Azaroak 28: El rey del barrio
*Sarrera doan da eta gonbidapenak zinemako leihatiletan bertan jaso ahal izango dira, pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astean zehar, astelehenetik     aurrera.

Agifesek ekimen honen bi edizio antolatzen ditu urtero, jende ugari erakartzen baitu hitzorduak: bata finkoa, Donostian; eta bestea, ibiltaria, Gipuzkoako eskualde guztietara iristeko helburuarekin. Jada saio bana hartu dute Eibarrek, Zarautzek, Bergarak, Errenteriak eta Irunek. "Buru osasunaren zaindariak" sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere.

Zikloa azaroaren 7an hasiko da 'Litus' filmarekin. Komedia dramatiko espainiar honen ardatza lagun talde bat berriz elkartzea da, duela hiru hilabete  taldeko lagun batek bere buruaz beste egin ondoren. Azaroaren 14an, 'No tengas miedo' drama psikologikoaren proiekzioa hartuko du ekimenak. Sexu-abusuak  jasan zituen neska gazte baten haurtzaro ilunari buruzko pelikula. Gazteak bizitza berregitea erabakitzen du, iraganari lotutako guztiari aurre eginez. Hilaren 21ean, 'Un amor intranquilo' filma eskainiko da. Familia elkarrekin mantentzeko ahaleginean dabilen bikote baten istorioa kontatzen du. Senarrak nahaste bipolarra du eta zailtasunei aurre egiten saiatuko dira. Hilaren 28an amaituko da zikloa, 'El rey del barrio' filmaren proiekzioarekin. Judd Apatowek zuzendutako film honek Pete Davidson komediante eta aktore estatubatuarrarengana hurbildu nahi gaitu. Aita hil zenetik buru osasuneko arazoak dituen gaztea da protagonista.

Proiekzioen ondoren, filmak buru osasunaren inguruan duen mezuan sakontzeko solasaldia egingo da.



Ekei Kulturweb S.L.L.