Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Odol tinta"

Erakusketa: "Odol tinta"

  • Donostiako "Odol tinta" erakusketaren foiletoa 2022

Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxeak "Odol tinta. Banpiroari omenaldia" erakusketa aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Intxaurrondo Kultur Etxea

Hasiera: 2022/11/2

Amaiera: 2022/11/30

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Zineman protagonista izan den literatura pertsonaia da Drakula eta bere inguruan sortutako unibertsoa, bertsioak, pertsonaiak, iruditeria...

Odol-xurgatzaile pertsonaia mitikoa, bere erotismo eta misteriozko aureola, oso presente egongo da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen eta Fant Bilbaoren eskutik datorren erakusketa honetan.

Horretarako, komikiari, ilustrazioari eta diseinuari lotutako 24 emakume artistek, bai ezagunak eta bai talentu berriek ere, fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte, Bram Stoker-en betiereko «Drakula» izenekoari begira.

Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Pérez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Márquez eta Conxita Herreroren lanez gain, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galván, Susanna Martín, Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriam Persand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uveren arte banpiriko berriaz gozatu ahalko da.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30

Laguntzailea: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Fant Bilbao



Ekei Kulturweb S.L.L.