Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "El colegio de los animales mágicos"

Pelikula: "El colegio de los animales mágicos"

  • "El colegio de los animales mágicos" pelikularen fotograma bat

Donostiako Antiguo Berri Zinemak karteldegiaren barruan zinema emanaldiak, "El colegio de los animales mágicos" pelikularen proiekzioarekin.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Antiguo Berri Zinemak

Ordua: 16:30

Hasiera: 2022/09/28

Amaiera: 2022/09/28

Antiguo Berri Zinemak - Grupo Sade

Calle Zarautz kalea, 3 - Barrio del Antiguo (20018) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943326770
Weba: http://sadecine.com/

-

  • Jatorrizko titulua: School of Magical Animals
  • Urtea: 2021
  • Herrialdea: Alemania
  • Zuzendaritza: Gregor Schnitzler
  • Antzezleak: Emilia Maier, Leonard Conrads, Loris Sichrovsky, Nadja Uhl, Justus von Dohnanyi, Heiko Pinkowski, Marleen Lohse, Milan Peschel
  • Gidoia: John Chambers, Arne Nolting, Viola Schmidt, Oliver Schütte (Margit Auer-en eleberrian oinarritua)
  • Argazkia: Wolfgang Aichholzer
  • Musika: Dominik Giesriegl
  • Iraupena: 93 min.

Ida berria da hirian, asko kostatzen zaio lagunak egitea, eta orain Winterstein eskolako ikasle hasiberriena da. Egun batean, irakasleak Mortimer Morrison aurkeztuko die, munduan zehar "animalia magikoen" bila dabilena. Animalia hauetako bakoitza ikastetxeko ume baten arima bikia bilakatzeko da. Ida eta Benni dira lehenak aukeratzen eta kide magikotzat hartzen. Hemendik aurrera Bennik Henrietta dortoka zahar eta jakintsua izango du ondoan, eta Idak Rabbat izeneko azeri azkar bat. Objektuak eskolan desagertzen jarraitzen dutenean, haurrek eta animalia magikoek bat egin behar dute eskolako lapurraren misterioa argitzeko. Animalia hauek oso bereziak dira: trebetasun magikoak izateaz gain, hitz egin eta beren izaera propioa erakutsi dezakete!



Ekei Kulturweb S.L.L.