Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "Bost teilatu"

Pelikula: "Bost teilatu"

  • "Bost teilatu" proiekzioaren kartela

Geuretik Sortuak ekimenetik jaiotako "Bost teilatu", bost film laburren bildumaren proiekzioa jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Udalherria: Bergara

Lekua: Seminarixoa

Ordua: 20:00

Hasiera: 2022/09/28

Amaiera: 2022/09/28

Sarrerak: 3

Bergarako Udala

San Martin Agirre Enparantza<br>Plaza San Martin A (20570) Bergara

Telefonoa: 943779100
Faxa: 943779163
Weba: http://www.bergara.eus
Emaila: idazkaritza@bergara.net

Filmak 80 minutuko iraupena du, eta Euskal Herriko bost udalerri ezberdinetan garatu eta errodatutako laburrak biltzen ditu: hurrenez hurren, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolak zuzendutako Krak pieza Tafallan errodatu da, Raul Barrerasen Arnasa Hernanin, Josu Martinezen Hitzak Baigorrin, Leire Egañaren Erlojupekoa Galdakaon, eta Eñaut Castagnetek sinatutako Muga Beran eta Lesakan.

  • Doluan zentratutako drama fantastikoa da Krak, Kamikaz kolektiboko Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolak zuzendua, eurak ere bertan aktore direlarik. Bi bizilagunen arteko konexioa erakusten digu, bakoitzaren etxeko animalien bitartez.
  • Ostera dator Arnasa (Kliska filmak), Raul Barrerasek zuzendua Eneko Sagardoy eta Zorion Egileorren antzezpen bikainarekin. Basoan galdutako baserri batean bizi dira aitona eta biloba; azken hau hiritik itzulia lehena bere azken egunetan zaintzeko. Bien arteko konexioa era ederrean azaltzen digu Barrerasek bertan, identitate sexuala ere ardatz.
  • Josu Martinezen Hitzak (Gastibeltzak ekoitzia), zinegileak Baigorrin zuzendutako hirugarren labur historikoa litzateke, kasu honetan Bost teilatu bildumaren baitan sartu duena. Hirurogeigarren hamarkadan kokatzen da, eta lurperatutako pospolo kaxetan euskarazko hitzak topatzen dituen Michelle du protagonista, Paristik itzulitako euskalduna.
  • Bira Produkzioak-eko Leire Egañak zuzendutako Erlojupekoa dator ondoren: umore absurdoa erabiliz kritika sozial eraginkorra egiten duen laburra: janaria banatzeko misioa duen rider batek (Belako taldeko Lore Nekane Billelabeitia aktore lanetan) bereak eta bi ikusiko ditu helmugara iristeko, Galdakaotik barrena ibiliz.
  • Azken laburra da Muga; Eñaut Castagnetek zuzendua eta Gastibeltzak eta Mirokutanak ekoitzia. Kamaru afrikar gazteak Espainiako estatutik Frantziarako muga zeharkatu nahi du eta, bien bitatean, mugatik gertuko herri batean (Lesakan) gotortzen da baserritar baten laguntzaz (Kandido Uranga).


Ekei Kulturweb S.L.L.