Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Albéniz Trío

Kontzertua: Albéniz Trío

  • Albéniz Trío

Musika Hamabostaldiaren 83. edizioaren barruan, Albéniz Trío taldearen kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua: 20:30

Hasiera: 2022/08/10

Amaiera: 2022/08/10

Sarrerak: 10 €

Musika Hamabostaldia

Centro Kursaal<br>Zurriola Etorbidea, 1. (2002) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943003170
Faxa: 943003175
Weba: www.quincenamusical.com
Emaila: udala_quincena@donostia.org

  • Paula Brizuela, biolontxeloa
  • Luis María Suárez, biolina
  • Javier Rameix, pianoa

Egoitza Amsterdamen eta Madrilen duen Albéniz Trío Espainiako Auditorio Nazionalean, Sony Auditorioan, Madrilgo Juan Marchen, Amsterdameko Het Concertgebouwn eta Muziekgebouwn, Baden-Wurtembergeko (Alemania) Tauberphillharmonien eta Utrechteko TívoliVredengurgen aurkeztu da, besteak beste. Hirukoteko kideek Madrilgo Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan ezagutu zuten elkar. Taldekideak beren diziplinetan sarituak izan dira eta eskolako "Ganbera Musikako talderik aipagarrienaren" saria jaso zuten G. Pichler, H. Müller et M. Gulyás irakasleen tutoretzapean. Trioak izaera propioa eraiki du egindako ibilbidean zehar: errepertorioa ia osorik buruz interpretatzen dute, publikoarekin elkarreragiten dute eta beren profesionaltasun handiagatik eta haien estilo gaztegatik nahiz belaunaldi berriekiko hurbiltasunagatik bereizten dira. Honi esker hainbat sari irabazi dituzte: 2020an "Jeunesses Musicales" saria irabazi zuten eta 2021ean "Antón García Abril" Nazioarteko Ganberako Musika Lehiaketako 1. saria eskuratu zuten. 2022an 1. saria eta "Arthur Rubinstein" Sari Berezia irabazi zituzten Poloniako Łódź hiriko "Kiejstut Bacewicz" Nazioarteko Ganbera Musika Lehiaketan.

Fenix Hegaztiaren elezaharrak bere errautsetatik berpizteko gai den hegazti baten istorioa kontatzen du. Programa honek paralelismo bat egiten du hegaztiaren betiereko berpiztearen eta artistak bere nortasuna bilatzeko eta bere artea fintzeko duen etengabeko premiaren artean: amairik gabeko zikloa.

Egitaraua:

  • "El resurgir del Ave Fénix"
    • Joaquín Turina (1882 - 1949)
      • Trioa pianoarekin fan
        • Lento. Allegro ma non tanto
        • Andante
        • Allegro, alla Danza
        • Andante grandioso. Prestissimo
    • Maurice Ravel (1875 - 1937)
      • Trioa pianoarekin la minorrean
        • Moderé
        • Pantoum (Assez vif)
        • Passacaille: Très large
        • Final: Animé
    • Joaquín Turina
      • Zirkulua: Triorako fantasia pianoarekin OP. 91
        • Amanecer
        • Mediodía
        • Crepúsculo
    • Kelly-Marie Murphy (1964)
      • Give me phoenix wings to fly


Ekei Kulturweb S.L.L.