Gozotegiak
- LARRAÑAGA gozotegia - San Pedro kalea, 9
1840. urtean "GOTXOTEGIA" zegoen gaur egungo kokapenean Felix Aranzadi eta Valentina Unamunoren agintepean. Ordurako Bergarako "errellenoak" deituriko bizkotxoak egiten ziren bertan. 1870an negozioa eta instalazioa Doroteo Unzurrunzaga Egiak hartzen zituen 1905 arte. 1905. urtean Manuel LARRAÑAGAren familiak hartu zuen negozioa eta gaur egun, familiaren laugarren belaunaldiak jarraitzen du lanean. Argizarien ekoizpena eta kafetegi funtzioa garai batean bazuen ere, momentu honetan, gozotegiko eskaintza du. Etxe honetan, 1860ko urtarrilaren 4an Telesforo Aranzadi eta Unamuno jaio izan zen. - RAIZABAL gozotegia - Artekale 9, Bidekurutzeta 20-22
1908. urtean Basilio Raizabalek jarri zuen gozotegia, umetatik Piaren Gozotegian aprendiz lanetan ibili ondoren. Gaur egun, familiaren laugarren belaunaldiak jarraitzen du tradiziozko-gozoak egiten. Garai batetan, argizaria ere egiten zen. - MUJIKA gozotegia - Artekale, 3
1916. urtean Francisco Mujikak sortutako etxea, Bilbon Otxoa Gozotegian ikasi ondoren. Bere seme Roman Mujikak jarraitu zuen eta gaur egun,honen seme Xabierrek. Beraz, familiaren hirugarren belaunaldiak jarraitzen du Bergarako tradizioko artisau-gozoak ekoizten eta saltzen. Garai batzuetan, argizaria eta txokolatea ekoizten zuten.
Nola egiten dira
- Errellenoak
Osagaiak: Arraultza, irina, azukrea.
Nola egiten dira: Alde batetik, gorringoa eta azukrea nahastu egiten dira. Bestetik, zuringoa hartu eta guztia nahasten da eskuekin, eta papelera bota. 10 minututan eta 200 șC tan egiten dira. Errelleinoak egunero egiten dituzte. - Tostoiak
Osagaiak: zuringoa, irina, azukrea, almendrak.
Nola egiten dira: Lehenengo, zuringoa irabiatu eta azukrearekin nahastu. Ondoren irina bota eta guztia nahastu. Azkenik manga pasteleroarekin bota eta gainean almendrak jarri. 2 ordu behar dira eta 120‐130șCtan egiten dira.
Anekdota: Lehorrak edo sekuak zirelakoan, kanpotar batek zakarrontzira bota zituela.
Informazio gehiago
Turismo bulegoa - Errekalde Jauregia - Juan de Irazabal Ibiltokia, 001 - 20570 Bergara
943 779 128 - turismoa@bergara.net