Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Emy de Lema - India

Erakusketa: Emy de Lema - India

  • kartela

Emy de Lema argazkilari donostiarraren “India” izeneko erakusketak, berrogeita hamar bat argazkiz osatuta dago. Bertan, Indiako egunerokotasunaren inguruan, bost alderdi jorratzen ditu. Bere begiradak harrapatu ditu egilearen arreta piztu duten pertsonen erretratuak, Ganges ibaiarekiko lotura, hango kaleak, merkataritza harremanak edota erritoak.

Udalherria: Zarautz

Lekua: Photomuseum- Argazki Euskal Museoa

Hasiera: 2019/11/26

Amaiera: 2020/01/12

Sarrerak: 3,00 / 6,00 €

Photomuseum - Argazki Euskal Museoa

Villa Manuela - San Inazio kalea, 11 (20800) Zarautz

Telefonoa: 943130906
Faxa: 943831823
Weba: http://www.photomuseum.name/
Emaila: photomuseum@terra.es

Zenbait aretoptal banatuta ikusgai dauden instrumentu eta irudi bildumen bitartez, argazkigintzaren bilakaera teknikoa ez ezik, argazkigintzaren aplikazioak dituen bi alor nagusiak ere ikus daitezke, hau da, argazkigintza dokumentazioan eta gizarte komunikazioan, eta argazkigintza arte produkzioan.

Bestelako zerbitzuak:
Goian aipatu den bilduma iraunkorraz gainera, Photomuseumak pedagogía zerbitzua du, eskola irakasle eta tutoreei eta edozein adinetako taldeei aholku emateko. Argazkigintzan espezializatutako liburutegi eta hemeroteca oparoak ere baditu, jendearen zerbitzuan jarriak.
Jarduerak:
Photomuseumak erakusketak antolatzen ditu hilero, argazkilari aipagarrien lanak edo argazkigintzako horronteak edo aldeara teknikoak direla, horien berri emateko, eta, horrela, bilduma irainkorrak ematen duen informazioaren osatzen du.
Gainera, argazkigintzaren historiaren zabalkunderako ekarri gisa, sei hilabetean behin, “Archivos de la Fotografía “ aldizkaria argitaratzen du, mundu guztian zabaltzen dena.

Ordutegia:
Asteartetik igandera: 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
Itxita: Urtarrilaren 1ean, ekainaren 26an, uztailaren 31n, abuztuaren 15ean, irailaren 9an, Ostiral Santuan eta abenduaren 25ean.

Emy de Lemak herrialde ugarietara bidaiatu du, batez ere Asiara, eta maiz tajuzko argazkilariez lagunduta, esaterako Tino Soriano, National Geographiceko argazkilaria. Bisitatu dituen herrialdeen alderdi emozionalenak harrapatzea lortu du bost urte bizien buruan.

Tokian tokiko bizimodua, erritoak eta lekuekiko harremana zoragarri islatzea lortu du, beti ere argazkietan agertzen diren pertsonak errespetatuz. Indiako irudiak dira, hura bizitzea bultzatzen zaituztenak. Milaka bidaiarik eta erromesek bere pentsamen duei atsedena ematen diote Gangeseko erriberatan. Bere uretan bizitzarenhasiera eta amaiera sumatzen dira. Biak, elkar hartuta doaz ubide itzelean, irentsiz, aldatuz eta aurretik eramaten du hurbiltzen denari,bertan erritoak eta sinesmenek ibaiertzaren sedimentuak osatzen dituzte.

Bere kaleetan zentzumenak pizten dira: ferekak, esentziak, lurrinak, begirada, bere kale korapilatsuetatik galdutako bidaiari batek entzundako ahotsa. Bertako jendea ikusiz, izan nintekeena izan nahi nuke. Nora ezean dabiltza beraien saria, kurta edo churidar delakoekin, dhoti sinbolikoakin apainduta. Koloreak begi-niniak blaitzen ditu: azafraia, Gangeseko ilunabar gorria, urdina eta urrea, ilen kultibatu laranjak, Kaliren aurpegi beltza, Krishna Jaunaren urdina, bioleta indiarra edo egunsentiko purpura. Emy de Lemaren Indiako argazkiak ikusi ostean, bertan bizitzea amets izan dut. Herrialde horretatik pasa den inor ez da hotz gelditzen eta horixe erakusten du lan honek.

JOSU ZALDIBAR HIERRO

Zarauzko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin
Ordutegia Asteartetik igandera: 10-14etara eta 17-20etara
Sarrera Arrunta: 6 € Murriztua: 3 € Asteazken eta ostiraletan museoaren sarrera doakoa izango da

"AULA / GELA" programa
Ostiralero Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako  "Aula / Gela" programaren barruan aktibitate bat antolatzen dugu (hitzaldia edo proiekzioa), arratsaldeko 6etan. Sarrera dohakoa



Ekei Kulturweb S.L.L.