Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. EOS-Euskadiko Orkestra Sinfonikoa-ren 2019-2020 Abonu-Denboraldia

EOS-Euskadiko Orkestra Sinfonikoa-ren 2019-2020 Abonu-Denboraldia

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren kartela
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere 2019-2020 Abonu denboraldiaren barruan Donostiako Kursaal Auditoriumean eskainiko dituen kontzertuen egutegia.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 20:00

Hasiera: 2019/09/30

Amaiera: 2020/06/1

Sarrerak:  

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Paseo Miramón, 124<br>Miramon pasealekua, 124 (20014) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 01 32 32
Faxa: 943 308 324
Weba: http://www.euskadikoorkestra.es
Emaila: medios@orquestadeeuskadi.es

"Ontziratu zaitez Denboraldi honetan egingo ditugun bidaia ugarietan. Ezezagun zaigunaren aurrean jartzen garenean ditugun emozioak, beldurrak, ametsak eta errealitateak hartu ditugu inspirazio-iturri. Elkanoren garaitik gaurdaino, euskal gizarteak eta bere Orkestrak etorkizuneranzko bidaia hau egin dute. Hautatutako musikagileetako askok, adierazteko modu ezberdinak badituzte ere, behin betiko bidaiaren ideia bera azaltzen dute. Hori da Mahler, Bruckner eta Holsten kasua. Edozein dela aukeratzen dugun bidaia, bizitzan edo heriotzan barrena, itsasoan, zeruan edo kosmosean, zatoz gurekin ausardiaz musikaren bidez unibertsoa esploratzen jarraitzera".

Robert Treviño, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra

Donostiako Egitaraua:

01- Irialak 30, Urriak 1 (2019):

  • Zain
    • Robert Treviño, Zuzendaria
    • Mojca Erdmann
    • Bilboko Koral Elkartea
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • Inoiz ez bezalako proposamen batekin hasiko gara: ezkutuko egitarau* batekin, Elkano proiektuaren lehen lanaren estreinaldia baino ez baita ezagutaraziko. Hiru urte emango ditu Orkestrak proiektu horretan murgilduta, euskal nabigatzaileak duela mende-erdi munduaren lehen zirkumnabigazioa osatzeko behar izan zuen denbora. Mikel Chamizoren Navigare necesse est lanak odisea horren lehen gertaerak jasoko ditu, eta ezezagunerako bidaia horretan abiatu ziren marinelen beldurrei, itxaropenei eta asmoei erreparatuko die. Ideia horrekin bat eginez, Robert Treviñok aurkikuntza-bidaia musikal bat egitera gonbidatuko ditu entzuleak, kontzertuaren amaierara arte izen ezezaguna izango duten bost obraren bitartez.
      • Abentura honetan Orkestrak bidaide bikainak izango ditu: batetik, Bilboko Koral Elkartea –euskal musika berriaren defendatzaile handia–; bestetik, Mojca Erdmann sopranoa –duela gutxi Orkestrarekin Alemanian eta Austrian biran izan den sopranoa, erreferentea alemanierazko errepertorioan–. Jakin-mina ez da faltako.
        • 3 obra ezkutu
        • M. Chamizo: Elkano proiektua 1 [20'] (erabateko estreinaldia)
        • 2 obra ezkutu

02- Azaroak 6-7 (2019):

  • Planetak
    • Juanjo Mena, Zuzendaria
    • Kalakan
    • Vocalia Taldea
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • Musikak gauza partikularrei izaera unibertsala emateko gaitasuna du. Gustav Holstek, gizon lotsatia izanik eta neuritisak jota, Indiako filosofiarako eta astrologiarako zaletasuna garatu zuen. Horren emaitza dira Rig Vedaren ereserki koralak eta, bereziki, Planetak, duela 100 urtetik gora estreinatu zenetik entzuleak liluratu dituen sorkaria.
      • Juanjo Mena, historiako euskal orkestra-zuzendaririk internazionalena, arduratuko da lan horiek zuzentzeaz. Gure Denboraldietarako itzulera honetan, bi lanetako zati koral ederrak abesteko eskatu dio Vocalia Taldea abesbatza gazteari. Kontzertu honetan, gainera, azken urteetako euskal konposiziorik garrantzitsuenetako bat entzungo dugu Euskadin estreinakoz: Gabriel Erkorekaren Zuhaitz, Kalakan hirukotearen musika-tresna folklorikoak eta orkestra-soinuaren testura konplexua batzen dituena.
        • G. Holst: Choral Hymns from Rig Veda (2. taldea), Op.26, H.98 [13']
        • G. Erkoreka: Zuhaitz. Euskal perkusiorako eta orkestrarako kontzertua [23']
        • G. Holst: Planetak, Op.32 [51']

03- Abenduak 4, 9 (2019):

  • Ravel
    • Robert Treviño, Zuzendaria
    • Julian Bliss
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • Maurice Ravelek orkestrazioaren artea berdinik gabeko sofistikazio-maila bateraino eraman zuen orkestrarako egin zituen lan gutxi baina funtsezkoetan. Robert Treviñok Ravelen soinu-magian murgiltzea proposatuko digu Espainian inspiratutako lau piezaren bidez. Horietan, euskal konpositoreak orkestraren baliabide eta kolore guztiak azaleratu zituen.
      • Eta, Ravelekin batera, orkestrazioaren beste bi maisu: Bela Bartok hungariarra, Soka, perkusio eta zelestarako musika lanaren bidez sonoritate nokturnoen eta dantza folkloriko arraroen unibertsoan sartu zena; eta Aaron Copland estatubatuarra, Klarineterako kontzertua lanaren bidez garai hartan oraindik gaztea zen musika iparramerikarraren soinua finkatzen lagundu zuena. Julian Bliss arituko da solista; izan ere, gaur egun influentzia handia du klarinetista horrek, interprete gisa lortu duen kalitate handiagatik ez ezik, musikaren demokratizazioaren alde egiten duen aktibismoagatik ere bai.
        • B. Bartok: Hari, perkusio eta zelestarako musika [27']
        • A. Copland: Klarinete eta orkestrarako kontzertua [18']
        • M. Ravel: Alborada del Gracioso [8'] / Rapsodia española [16'] / Pavana para una infanta difunta [6'] / Bolero [13']

04- Urtarrilak 10, 13 (2020):

  • Aingerua
    • Robert Treviño, Zuzendaria
    • Frank Peter Zimmermann
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • Frank Peter Zimmermann biolinjoleak –mundu osoan ospea lortu duenak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lagun-mina denak– zazpigarren aldiz hartuko du parte gure Denboraldian, XX. mendeko kontzerturik eder eta konplexuenetako bati aurre egitera. Aingeru baten, Alma Mahler-i hil zitzaion alabaren, omenezko Biolinerako kontzertua Alban Bergek burututako azken obra izan zen, eta horretan Schoenbergen teknika dodekafonikoa eta askatasun handiko eta joera erromantikoko zatiak konbinatu zituen maisutasunez.
      • Robert Treviñok, ondoren, 9. sinfoniazuzenduko du, Anton Brucknerrek bere azken urteetan sortu zuen maisulana, hain zuzen. Brucknerrek bere sinfoniekin ziurgabetasun handiak izan zituen, baina ziur zegoen Bederatzigarrena bere maisulana izango zela. «Jainkoari bukatu ahal izateko bizitzen utz diezadala soilik eskatzen diot», esan zuen. Baina ez zuen lortu, eta azken mugimendua osatu gabe utzi zuen. Hala ere, Alemaniako musikaren obra gorenetako bat da.
        • A. Berg: Biolin eta orkestrarako kontzertua [22']
        • A. Bruckner: 9. sinfonia [63']

05- Urtarrilak 22, 30 (2020):

  • Lurra
    • Robert Treviño, Zuzendaria
    • Jennifer Johnston
    • Corby Welch
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • Maurice Ravelek prestatu zituen Une barque sur l'ocean eta La Valse lanen orkestrarako bertsioak miresgarriak dira, tinbrea irudimen handikoa izateaz gain, aberats-aberatsa baita tresna-koloreei dagokienez. Lehenak espiritu inpresionista dauka eta itsasaldi mugitua proposatzen du, baina La Valse, Lehen Mundu Gerra amaitu eta gutxira bukatua, harago doa balsaren sorrera, goieneko unea eta suntsiketa irudikatu baitzituen, eta horrekin, dantza horren arrakasta bizi zuen gizartearen balioen sorrera, goieneko unea eta suntsiketa.
      • Jarraian, Mahlerren musikan aditua den Robert Treviñok Lurraren abestia lan ikaragarriari ekingo dio.Konpositoreak bere bizitzako unerik mingarrienetako batean idatzi zuen, eta bizitzaren gozamenak goraipatzen dituzten eta galeraren eta heriotzaren gainean hausnartzen duten sei abestiz osatuta dago. Lehen mailako bi interprete mahlertarrek, Jennifer Johnstonek eta Corby Welchek, jarriko diete ahotsa obraren lerroei.
        • M. Ravel: Une barque sur l'océan [10'] / La Valse [12']
        • G. Mahler: Lurraren abestia [63']

07- Martxoak 17, 20 (2020): BERTAN BEHERA

  • Fantastique
    • Pinchas Steinberg, Zuzendaria
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • 1812an Beethovenek osasun txarra zuen eta bihotza atsekabetuta —orduantxe idatzi zion "Maite hilezkorrari" bere gutun entzutetsua—, baina 8. Sinfoniamusika optimista eta arinaz osatzen da, eta klasikoa ere bada Haydn maisuarengan begirada jartzen duen moduagatik. Zazpigarrena ezagunaren eta Bederatzigarrena iraultzailearen itzalean geratu ogi den Zortzigarrenak Beethoven kanoniko eta umore oneko bezala irudikatzen du.
      • Aldiz, Berliozen Sinfonia Fantastikoak sinfonien artearen arau ugari hautsi zituen 1830ean estreinatu zenean. Nobela-itxurako fresko honetarako inspirazioa bere oinazealdi sentimental propiotik atera zuen. Bere desamodio-istorioa partituraren barrura isuri zuen; hark egituratu zuen partitura, baita duen originaltasuna eman ere.
      • Pinchas Steinbergek, opera-zirkuituko erreferentziazko zuzendari eta Erromantizismoaren errepertorioaren maisu handiak, egingo dio aurre erronka sinfoniko bikoitz zoragarri honi.
        • L. V. Beethoven: 8. Sinfonia [26']
        • H. Berlioz: Sinfonia fantastikoa [49']

08- Martxoak 30, apirilak 1 (2020): BERTAN BEHERA

  • Sheherazade
    • Mei-Ann Chen, Zuzendaria
    • Varvara
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • Fidelioren, Beethovenek idatzitako opera bakarraren, oberturak bide emango dio Bela Bartok hungariarrak New Yorken erbestealdian amaitu zuen azken obrari, 1945ean, hil baino egun batzuk lehenago. Ideia musikal uholde bat barne hartzen duen Pianorako 3. kontzertua lirikotasun eta baretasun handia izateak ezberdintzen du Bartoken aurreko bi kontzertuetatik, horiek zorrotzagoak baitziren. Interpretea Varvara izango da; 2012an Geza Lehiaketaren irabazle izandakoa mundu osoan ari da eskaerak jasotzen bere interpretazioen berezitasun eta kalitateari esker.
      • Mei-Ann Chen, Estatu Batuetako musika-zirkuituan erreferentziazkoa den zuzendaria, Chicagoko Sinfoniettaren eta Taiwaneko Sinfonikoaren titularra, igoko da podiumera Sheherazadeipuin orientalari aurre egiteko. Rimski-Korsakov musikagile errusiarrak errepertorio sinfonikoko klasiko batean bilakatu zuen sentsualitate eta exotismoz gainezka egiten duen partitura bati esker.
        • L. V. Beethoven: Fidelio (Obertura) [6']
        • B. Bartok: Piano eta orkestrarako 3. kontzertua [23']
        • N. Rimsky-Korsakov: Sheherazade, Suite sinfonikoa, Op.35 [42']

09- Apirilak 27, 30 (2020):

  • Urrezko araua
    • Robert Trevino, Zuzendaria
    • Yulianna Avdeeva
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • Aurreko programan serieko hirugarrenera hurbildu ostean, oraingoan Bartoken Pianorako 2. Kontzertuari helduko diogu eta, harekin, hungariarraren alde erabat ezberdin bati: birtuosismo handiko pianistarena, zailtasun izugarriko erronka teknikoei aurre egiteko eta horiek musika distiratsu eta basati baten erdian aurkezteko gai dena (kontzertuaren pasarte batzuetan pianojoleak esku-ahurrekin astindu behar du teklatua). Lehen mailako interpreteek baino ezin dute obra hau jo, eta kritikoek azpimarratu dute Yulianna Avdeeva, 2010ean Chopin Lehiaketa irabazi zuena, energia handiko eta dotoretasun eta argitasun interpretatibo nabarmeneko pianojolea dela.
      • Bigarren zatian, Robert Treviñok XX. mendeko beste monumentu sinfoniko bati ekingo dio, Johannes Brahmsen 2. Sinfoniari. Naturaren eragin nabarmena duen sinfonia hau egile alemaniarrak idatzi zituen lauetako optimista eta irisgarriena da, konposizio-egikera ia perfektu bati uko egin gabe.
        • B. Bartok: Pianorako eta orkestrarako 2. kontzertua [28']
        • J. Brahms: 2. sinfonia, Op.73 [43']

10- Maiatzak 7, 11 (2020):

  • Mundu Berria
    • Georg Mark, Zuzendaria
    • Augustin Hadelich
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • Georg Mark salzburgotarra, zuzendaritzaz gain filosofia eta psikologiako ikasketak ere badituena, zirkuitu austriarreko zuzendari interesgarrienetako bat da. Orkestra zuzenduko du Mundubira musika bidelagun proiektuaren bigarren obraren estreinaldian, Mikel Urquiza konpositore bilbotarrak egin duena, eta Elkanok munduan barrena egin zuen bidaiako Ameriketako etapan begirada jartzen duena.
      • Hain zuzen kontinente horrek eman zion inspirazioa Antonin Dvoraki bere partitura ezagunena idazteko:9. Sinfonia, "Mundu berriarena". Lan horretan Dvorakek uztartu egin zituen musika beltz eta indigenan egindako aurkikuntzak eta doinu bohemiar bereizgarriak. Bere Biolinerako kontzertuaren hirugarren mugimendu sutsuan ere presente daude doinu horiek. Augustin Hadelich, Grammy baten irabazlea eta Musical Americak "2018 urteko instrumentujole" gisa izendatua, izango da kontzertu honen orrialde distiratsuei bizitza emango dien solista bikaina.
        • M. Urquiza: Elkano proiektua 2 [10'] (erabateko estreinaldia)
        • A. Dvorak: Biolinerako eta orkestrarako kontzertua, Op.53 [32'] / 9. sinfonia, Op.95, "Mundu Berriarena" [40']

11- Maiatzak 29, ekainak 1 (2020):

  • Transzendentzia
    • Robert Treviño, Zuzendaria
    • Kate Royal
    • Justina Gringyte
    • Donostiako Orfeoia
    • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
      • Orkestraren Denboraldia beti gertakizun garrantzitsua izaten den obra batekin amaituko da: Gustav Mahlerren 2. Sinfonia, "Berpizkundea" izenez ere ezagutzen dena. Sei urteko lana eman zion sinfoniak egile bohemiarrari, eta bertan lehendabizikoz sartu zituen bai gizakiaren ahotsa, bai gai erabat lurtarra, ondorengo produkzioaren gehiengoan hain garrantzitsua izango zen ardatz tematikoa. Sinfonia hau sorkuntza izugarria da, eta lehen mugimenduko hileta-martxatik amaierako berpizkunde-koruraino askotariko soinu-paisaiak eta hausnarketa filosofikoak zeharkatzen ditu.
      • Robert Treviñok Mahlerren musika maisutasunez lantzen duela jakina da dagoeneko mundu osoan, eta abagune berezi honetarako Mahlerren musikan espezializatuta dauden bi ahots-bakarlari gonbidatu ditu: Kate Royal sopranoa eta Justina Gringyte mezzosopranoa. Gainera, bertakoa den abesbatza bati ere luzatu dio gonbita, mundu osoan obra hau defendatu duen eta bere aurkezpen-gutun bihurtu duen abesbatza bati: Donostiako Orfeoiari.
        • G. Mahler: 2. sinfonia, "Berpizkundea" [80']

Lekua: Kursaalgo Auditoriuma.

Sarreren salmenta:

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30.
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00.
    • EOSren eta Kursaal Eszenaren emanaldia dagoen egunetan: 11:30-13:30 / 17:00 - 20:00.

  • Internetez:


Ekei Kulturweb S.L.L.