Udalherria: Aia
Lekua: Pagoeta Parkeko Interpretazio Zentroa
Hasiera: 2019/01/1
Amaiera: 2019/12/31
Sarrerak: 0,50 / 1,00 €
Pagoeta Parkeko informaz. eta interpretazio Zentr
Iturraran baserria<br>Caserío Iturraran (20809) Aia
Telefonoa: 943835389 / 943428843
Erakusketak bi zati ditu.
Bata, Pagoetako Ingurune Fisikoa, hau da, habitak zehatz honetan bizi izan diren pertsonen historia eta izaera nolabait baldintzatu duten faktore naturalak azaltzen dituena.
Bestea, Gizakiaren Aztarrena, Pagoetako giza ingurunearen alderdi kulturalak eta etnografikoak erakusten dituena.
Bigarren areto honetan, lanabes, diagrama, maketa, erreminta eta hainbat testu labur erakusten dira, hobnako gaiak ikitzen dituztenak: baserria, komunikabideak ata garaoa, bide eta galtzarak, ganadua eta etxeko animaliak , iraupeneko industriak eta eratorriak, artilea, linua, sagardoa eta txakolina, egurra eta zurgintza, ikazkintza, burdingintza, karobiak eta errotak.
Ordutegia:
Uztail, abuztu eta irailean:
Asteartetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:30-18:30.
Besteak:
-Larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00-14:00.
Bisita gidatuak urte gustian egin daitezke, aldez aurretik eguna eta ordua hitzartuta, nahiz eskoletako nahiz bestelako taldeak izan.
Iturraran Parketxea: Pagoetako inofrmazio gunea - Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoetako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa ere bada. Pagoetako ingurune fisikoa eta etnografikoa ezagutarazten laguntzen duen erakusketa iraunkorra, tailer didaktikoa eta euskarri interaktiboak aurkitzen dira Iturraranen. Hauei esker, naturaren eta giza jardueren arteko orekaren berri izango du bisitariak.
KONTAKTUA
Koordenadak: X 568369, Y 4789093
Tel: 943 83 53 89
Email-a: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
Web:www.gipuzkoamendizmendi.net
NOLA IRITSI
Zudugarai gainean (Orioko gaina ere deitua) Zarautz eta Orio elkartzen dituen N-634 utzi eta Gi-2631 errepidea hartu behar da.
Gi-2631 errepidea Aia-Villabona norabidean hartu ondoren, beste 4 kilometro jarraitu eta ezkerretara Iturraran Parketxea jartzen duen seinalea aurkitzen da.
Bi aparkaleku ditu, bidegurutzean bertan autobusentzakoa eta 300 metrotara kotxeentzakoa.
Kotxeen aparkalekutik 150 metrotara dago Iturraran Parketxea, informazioko "i" seinaleari jarraituz.
ORDUTEGIA
SARRERA
Helduak: 1,00 €
Haurrak (5-12 urte): 0,50 €
OHARRA: informazio eskaera doakoa, erakusketa ikusteko sarrera da ordaindu beharrekoa.
Sarrera + 45 minutuko bisita gidatua baserriari buruz
Helduak: 2,00 €
Haurrak (5-12 urte): 1,50 €