Udalherria: Urretxu
Lekua: Aikur Erle Museoa
Hasiera: 2018/12/30
Amaiera: 2020/07/31
Sarrerak: 3,00
Aikur Erle Museoa
Carretera Santa Barbara / Santa Barbarako bidea (20700) Urretxu
Telefonoa: 656 78 57 48
Urretxuko Aikur Erle Museoak, bisita gidatuak eskainiko dizkie ekainean talde txikiei. Bisitariek erleen bizitza ezagutzeko aukera izango dute, kristalezko erlauntzak erabiliz horretarako, besteak beste. Bisita gidatuak asteburuetan izaten dira, 11:00etan eta 12:30ean. Kontsultatu astean zehar taldeentzat, informazioa eta erreserbak: 630 70 25 87
Aikur museoaren historia 90eko hamarkadan hasi zen. Garai haietan Josune eta Elias etxe ondoan materiala gordetzeko erabiltzen zuten biltegian erleen bizitzari buruzko informazioa eskaintzen hasi ziren. Museoa Urretxuko kanpoaldean dago, bere ingurune naturalean; bertatik ederra da ikuspegia eta gertu daude Santakutz Hotela eta Santa Barbara ermita.
Museoak bi solairu ditu.
Museoak 260 mē ditu eta tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu. Erlauntzen eta antzinako erreminten ondoan argi-panelak, kolorez beteriko panelak eta ukimenezko pantailak aurkitzen ditugu. Kanpoaldean bisitariek inguruko landare desberdinak ikus ditzakete bertatik dagoen pasealekutik osteratxoa eginez gero. Halaber, bertan ikusi ahal izango dituzte leku desberdinetatik ekarritako antzinako erlauntzak.
Museoa 2007ko irailaren 27an zabaldu zen.
AIKUR MUSEOA - Santa Barbarako bidea 20700 Urretxu
Ordutegia:
Larunbat, igande eta jaiegunetan BISITA GIDATUAK: 11.00etan eta 12.30etan. Erreserba aurrez egin behar da.
Aste egunetan, taldeak soilik eta aurrez hitzartuta.
Urtarrilan eta otsailan museoa itxita egongo da.
Prezioak.
Banako sarrera 3,00 euro
Bisitaren iraupena: 90 minutuak
Informazioa eta erreserbak: 630 70 25 87 (Josune) eta 656.785.748 / aikur@aikur.com