Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Aquarium - Itsas Jauregia

Aquarium - Itsas Jauregia

  • Kanpoaldeko bista

Itsaspeko bidaia proposatzen dizugu, Lurreko itsasorik ederrenetan barrena egitekoa. Koral-arrezife tropikaletan hasi eta Atlantikoko ur hotzetara iritxi arte, hantxe zezen-marrazoekin eta arraiekin aurrez aurre topatzeko.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Aquariuma

Hasiera: 2017/12/30

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 6,50 €

Aquarium - Itsas Jauregia.

Kaiko pasealekua,34<br>Paseo del Muelle, 34 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943440099
Faxa: 943430092
Weba: http://www.aquariumss.com
Emaila: sog@aquariumSS.com

HARRITUKO ZARA:
-14 metrotako balea-eskeletoa.
-Itsasontzi historikoen kopia bikainak.
-Koral, krustazeo, fosil eta maskor bilduma interesgarriak.
-Erdi Aroko balearen arrantzatik hasi eta gaur egungo tekniketara iritsi arte, merkataritza-arrantzako sistema guztiak.
-5.000 arrain baino gehiago.
-Espezie harrigarriak biltzen dituzten 37 akuario.
-Eta 360 gradutako tunelak zeharkatzen duen ozeanario handia, Europan bakarra.

EKINTZAK:
-Aretoak egunero ematen dira itsasoarekin lotutako gaia duten filmeak.
-Aldi Bateko Erakusketen Aretoan urteko erakusketa programa bat gauzatzen da.
-Hezkuntza Sailak bere instalazio eta ekipamendu espezifikoak ditu.
-Artxiboa, Liburutegia eta Hemeroteka ditu, espezifikoak.
-Laboratorioa du, berritua, behar iktiologikoei erantzuna emateko.
-Itsasgintzaren Historiako 700 urte Museo bakarrean.

ORDUTEGIAK:
-Egunero: 10:00etatik 22:00etara.
-Urte osoan zabalik. (Gabon eta Urte Berri Egunean ezik).

ZERBITZUAK:
-Kafetegia.
-Denda.
-Aretoa.

HELBIDEA:
Tel: 943.440099
Fax: 943.430092
E-mail: sog@aquariumss.com / aquarium@paisvasco.com

Ekainaren 3an irekiko dira berriro Donostiako Aquariumeko instalazioak. 70 egun baino gehiago egon gara itxita, baina itzultzean gure onena eskaintzen jarraitzeko,  lanean aritu gara, eta egun hori iritsi da azkenean. Zuen bisita erosotasun eta segurtasun baldintza onenetan egin dadin, neurri hauek hartu ditugu:  

Ordutegia: Aquariuma asteartetik igandera egongo da irekita, 11:00etatik 19:00etara, eta azken sarrera 18:00etan izango da.
Edukiera: Aquariumaren edukiera orokorra 470 pertsonakoa izango da (ohiko edukieraren %50), eta uneoro kontrolatuko da.
Komunak: bere erabilera persona bakar batera mugatuko da, laguntza behar duten pertsonak  izan ezik.
Denda, kontsigna eta auditorioa: jendearentzat itxita egongo dira.

Harrituko zara:

  • 14 metrotako balea-eskeletoa.
  • Itsasontzi historikoen kopia bikainak.
  • Koral, krustazeo, fosil eta maskor bilduma interesgarriak.
  • Erdi Aroko balearen arrantzatik hasi eta gaur egungo tekniketara iritsi arte, merkataritza-arrantzako sistema guztiak.
  • 5.000 arrain baino gehiago.
  • Espezie harrigarriak biltzen dituzten 37 akuario.
  • Eta 360 gradutako tunelak zeharkatzen duen ozeanario handia, Europan bakarra.

Ekintzak:

  • Bisitentzat 41 egitarau didaktiko ezberdin, talde bakoitzaren neurrian.
  • Proiekzio aretoan egunero eta jarraian ematen dira itsasoarekin lotutako gaia duten filmak.
  • Aldi Bateko Erakusketen bi aretoetan urteko erakusketa programa bat gauzatzen da.
  • Jatetxe Taberna zerbitzua, Badiaren bistarekin.
  • Opari esklusiboen denda (kanpotik ere, sarrera du).
  • Ekitaldien antolakuntzarako zerbitzu integrala.
  • Ikerkuntza departamendua, berreskurapen, kontserbazio eta kolaborazio proiektuekin.

Ordutegia:

  • Urriaren 1etik Aste Santua bitartean:
    • Lan egunetan 10:00etatik 19:00ak arte.
    • Asteburu, jai egun eta zubietan 10:00etatik 20:00ak arte.
    • Egunero irekita, Abenduak 25 eta Urtarrilak 1 izan ezik.
    • Leihatila eta sarrera 45 minutu lehenako itxiko dira.
  • Aste Santutik Uztailaren 1a bitartean:
    • Egunero irekita astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik ilunabarreko 20:00ak arte.
    • Asteburuetan, jaietan eta zubiak 10:00etatik 21:00ak arte
    • Leihatila eta sarrera 45 minutu lehenako itxiko dira.
  • Uztailaren 1etik Abuztuaren 31era bitartean:
    • Egunero irekita, astelehenetik igandetara goizeko 10:00etatik ilunabarreko 21:00ak arte.
    • Leihatila eta sarrera 45 minutu lehenako itxiko dira.
  • Irailaren 1etik 31era bitartean:
    • Egunero irekita, astelehenetik igandetara goizeko 10:00etatik ilunabarreko 20:00ak arte.
    • Asteburuetan, jaietan eta zubiak 10:00etatik 21:00ak arte

Tarifak:

  • Helduak: 13,00 euro
  • 4 eta 12 urte bitarteko umeak: 6,50 euro
  • 3 urte baino gazteagoentzat (heldu bakoitzeko 3 haur gehienez): Dohain.
  • Erretiratuek (agiria erakutsiz): 9,00 euro
  • Ikasleek (14-16 urte, Gazte/ Ikasle Txartela): 9,00 euro
  • Familia Ugariak: 38,00 euro
  • Bisita gidatuak: 60,00 euro
  • Ikastetxe eta Elkarteentzat prezio bereziak erreserba aurretik eginez gero 943440099 telefonoan.
  • Bidai agentziek ere beherapenak izan ditzakete.

Bisitaldi Gidatuak:

  • Ibilbidea ahalik eta didaktikoen eta entretenigarriagoa izan dadin, gure bisitaldi gidatuak proposatzen ditugu. Horretarako, gurekin aritzen den gidari-taldeak hizkuntza hauetan eskainiko dizue arreta: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana...

Talde-Erreserbak:

  • Bisitaldia egiteko eguna eta ordua adosteko, atsegin handiz eskainiko dizuegu arreta astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 17:00etara honako telefono honetan: 943440256. Gutxieneko taldeak: 20 pertsona.
    Eskaera bi asteko aurrerapenaz egin behar da. Erreserba egiteko %25 aldez aurretik ordaindu behar da.

Eskola-Taldeak:

  • Dibertituz ikastea. Horixe da gure Hezkuntza sailak garatu dituen bisita-programa desberdinen helburua. Ikasketa-maila bakoitzera egokituriko programak dituzu, eduki pedagogiko marduleko bisitaldi hauek ongi aprobetxatzeko behar den guztia eskainiz: material didaktikoa, gidaliburuak, tailer-ikasgela, dokumentalak, eta abar.

Erreserbak:

  • Kafetegian erreserbak egiteko 943429223 telefonora deitu
  • Aretoa eta ikasgelen erreserba egiteko 943440099 telefonora deitu

Zerbitzuak:

  • Kafetegia
  • Denda
  • Aretoa

Helbidea:

  • Aquarium Donostia-San Sebastian
    Plaza Carlos Blasco de Imaz
    20003 Donostia-San Sebastian
    Telefonoa: 943440099 - Faxa: 943430092
    E-maila: sog@aquariumss.com



Ekei Kulturweb S.L.L.