Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Santa Maria la Real-eko Monumento Arkeologikoak

Santa Maria la Real-eko Monumento Arkeologikoak

  • Zarautzko Arte eta Hitoriaren Museoa

Zarauzko Arte eta Historia Museoa Zarauzko Dorrearen kokatua dago, Santa María la Real Parroki Elizaren ondoan.

Udalherria: Zarautz

Lekua: Zarauzko Arte eta Historia Museoa

Hasiera: 2017/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 2,00 €

Zarauzko Arte eta Historia Museoa

Elizaurre 1 (20800) Zarautz

Telefonoa: 943835281
Weba: http://www.menosca.com
Emaila: info@menosca.com

Zarauzko Santa Maria la Real Arkeologia eta Monumentu Multzoaren barne dago Zarauzko Arte eta Historia Museoa, zehazki Kanpandorrean. Museoak Zarauzko historia ofizialari buruzko hausnarketa proposatzen du. Izan ere, historia aldatuz doa indusketa arkeologikoek informazio gehiago eskaini ahala. Horrez gain, museoak Zarautzekin lotura estua duten artisten lana, hala eskultura nola pintura, erakusten digu.


Zarauzko eraikin zaharrenean kokatua dago Museoa, XIV – XV. mendeetako erdi-aroko dorre batean, XX. mendearen hasierako pisuzko ordulari bat dauka, eta bere instalazioan eraikin honen lurpean aurkitutako aztarnategi arkeologiko garrantzitsuaren erreferentziak daude ikusgai, hauekin batera Zarauzko artisten lanak eta hiri honetako ezaugarri geografiko, urbanistiko, arkitektoniko eta kulturalak adierazten dituzten ehun bat objektu ikusgai daudelarik.

1999tik 2002ra arte Aranzadi Zientzia Elkartearen ikerketek Dorre honetako zimenduen azpian egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak sakon aztertu dituzte: hobi bakuneko hilobien nekropolia da. Hobiek belarritxoak dituzte, harlauzazko kutxak dira eta hormatxoz bananduta daude; mailak jarraian datoz, antzinakoenetatik hasi (IX-X m.), ertainekin jarraitu (XI-XII m.) eta berrienetaraino iritsi arte (XIII-XIV m.). Guztiak ere oso ongi gordeak. Dorrearen barnealde txikian Zarauzko Arte eta Historia museoa dago. Museo honek Zarauzko eta bere inguruko garapen kulturala zabaltzeko zentrua izan nahi du, batez ere historia, arkeologia eta artea bere zentzu zabalenean hartuta.

SANTA MARIA LA REAL PARROKIA

Aztarnategia: Egindako indusketa garrantzitsuek eta aurkitutakoek erromatarren presentzia nabarmena erakusten dute K O. I-IV. mendera arte. Aranzadi Zientzia Elkarteko Alex Ibañez-ek egindako ikerketen arabera, Parrokia honen zorupean oso egoera onean gordetzen den erromatarren garaiko Gipuzkoako aztanategirik onenetakoa dago. Aurkitutakoen artean keramikako 8.000 zati baino gehiago daude; baita belarritakoak, fibulak, gerriko belarriak, burdin pusketak, erramintak eta zenbait txanpon ere. Gaur egungo tenplu gotikoaren barruko zorupean, aurreko beste hiru tenplu daude.
Lehena, eskemari dagokionez oso sinplea dena, IX-X mende artekoa da; bigarrrera, prerromanikoa, hau ere sinplea, badirudi teilatua eta eraikina egurrezkoak zirela eta zimendatze eskasa gorde da; eta hirugarrena XIII. mendeko erromanikoa, harlanduz egina eta herriaren garapenak ekarri zituen betebeharrei erantzuteko modukoa. Herria foru bidez 1.237an eratu zen. Hori dela eta, azken tenplu honen zimenduak oso sakonak dira, harlanduzko horma lodiak ditu eta teilatua egurrezkoa izango zen.

Santa María la Real arkeologia eta monumentu multzoa

Museoa:

Otsailaren 15etik Ekainaren 15era eta Irailaren 15etik Abenduaren 31era
ostirala eta larunbata: 10:00-14:00 / 16:00-18:00
Igande eta jaiegunetan: 16:00-18:00
bisita gidatuak ostiral eta larunbatetan: 12:30 & 16:30
bisita gidatuak igande eta jaiegunetan: 16:30

Aste Santuan eta Ekainaren 15etik 30era eta Irailak 1etik 15era
asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00 - 18:00
Igande eta jaieguneran: 16:00 - 18:00
bisita gidatuak asteartetik larunbatera:  12:30 & 16:30
bisita gidatuak igande eta jaiegunetan: 16:30

Uztaila eta Abuztua
asteartetik larunbatera: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 18:30
Igande eta jaiegunetan: 16:30 - 18:30
bisita asteartetik larunbatera: 12:30 & 17:00
bisita gidatuak igande eta jaiegunetan: 17:00

Prezioa: 2,00€ (14 urtetik beherako haurrak doan, heldu baten laguntzaz)

Taldeak: aurrez deitu. Prezio bereziak. Bisita gidatua burutzeko aukera.

 Monumentu multzoari bisita: Erreseba egin behar da
Prezio bereziak taldeentzat

Erreserbak eta informazio-gunea:
Zarauzko Arte eta Historia Museoa
Elizaurre 1, 20800 Zarautz
Tel. 943 83 52 81
Posta elektronikoa: info@menosca.com



Ekei Kulturweb S.L.L.