Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Prudentzio Deunaren Jaiak

Prudentzio Deunaren Jaiak

  • Lazkaoko armarria

Lazkaoko Prudentzio Deunaren Jaiak, herriko festa nagusiak.

Udalherria: Lazkao

Lekua:  Lazkao

Hasiera: 2024/04/19

Amaiera: 2024/05/1

Lazkaoko Udala

Plaza Euskadi Enparantza, 1 (20210) Lazkao

Telefonoa: 943886408
Faxa: 943889858
Weba: http://www.gipuzkoa.net/lazkao/
Emaila: lazkao@udal.gipuzkoa.net

Apirilaren 28an, Lazkaok herriko zaindaria den San Prudentzio jaiak ospatzen ditu. Festetako egitarauak jarduera ezberdin asko eskaintzen ditu, besteak beste aipa daitezkeenak honako hauek dira: umeen danborrada, txirrindulari proba, San Prudentzioren bezperako elizkizunak eta amaierarako Lazkaomendiko erromeria. Jai ospetsu hauen ospakizunak bisitari ugari biltzen ditu.

San Prudentzio VII. mendeko pertsonaia garrantzitsu bat izan zen. Gaur egun Lazkaon oraindik ere adoratzen den santua da Prudentzio

San Prudentzioren bizitza

Prudentzio gaur Gasteiz hedatzen den gunean kokaturik zegoen Armentia izeneko herri txiki batean jaio zen 648 urtean. Hamabost urte zituenean etxetik alde egin zuen, leku bakarti batera joateko intentzioz, han penitentzia eta otoitza egiteko asmotan. Zazpi urte iragan ondoren eta barneko dei bati kasu eginez, gogarte eta bakardadeko bizitza albo batera utzirik Calahorrarako bidea hartu zuen. Han jendeari egin zizkion sendamen miresgarrien ondorioz santutasun ospea jasotzen hasi zen.

Zaragozako apezpikua hil zenean kargu hura betetzeko hautatua izan zen aho batez. Bere izenari ohore egin zion eta beti ziurtasunez jokatuz bakea mantentzen eta zaintzen ahalegindu zen, justiziari eta egiari lehentasuna emanez.

Istripu larri bat izan zuen eta susperraldian, bere lagunez inguraturik zegoela, hil behar zen eguna eta ordua aurresan zituen, bertan zeudenei eskaera bat eginez: hori gertatzean bere mandoaren gainean ipini eta gelditzen zen lekuan lurperatu zezatela alegia. Iragarri zuen bezalaxe gertatu zen, 713 urtean hil zen, 65 urte zituelarik. San Prudentziorekiko debozioaren inguruan, Lazkaon izandako mirarien berri kontatzen du "Vida de San Prudencio" liburuak.

Gaur egungo ohitura

Gaur egun ez dago, garai batean bezala, Santuaren Basilikara sagarrondoaren tenteak eskaintzeko ohiturarik. Horren ordez, beste ohitura hedatuago bat dago: elizkoiek San Prudentzio irudikatzen duen kriseilura olioa eramaten dute, gorputzeko konkorren bat edo granoren batzuk sendatzeko. Ondoren beraien etxeetara eramaten dute olioa eta ukitutako aldea igurzten dute. Esaten dutenez, fedez eginez gero, emaitza oso onak eman ditzake.

Ekei Kulturweb S.L.L.