Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: San Telmo Museoa
Hasiera: 2024/04/13
Amaiera: 2024/12/31
San Telmo Udal Museoa.
Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 48 15 80
Weba: https://www.santelmomuseoa.eus
Emaila: santelmo@donostia.eus
Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.
Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.
Arte historikoaren aretoan dauden euskal artearen hastapenetako lanei segida emanez, erakusketa honek joan den mendeko 20ko hamarkadatik gaur egunera arteko aldia hartzen du, sorkuntza garaikideari eta une honetan euskal artearen panoramaren parte diren artistei leku eginez.
Hala, museoak bere erakusketa iraunkorraren amaiera markatzen duen 80ko hamarkadako muga gainditu du eta azken urteetan eskuratu duen ondare artistikoa ikusarazten du.
Erakusketa hau aretoaz harago, museoko beste gune batzuetara ere zabaltzen da, hala nola, sarrera, koroa, industrializazio aretoa eta dorreoia.
Peio Aguirre komisarioaren hitzetan:
"Ehun urte, mende bat, denbora tarte nahikoa luzea da ziklo eta garai aldaketez ohartzeko. (...) 1924 aldera, Europako abangoardia artistikoen albisteak bazter guztietara zabaldu ziren. Aldi berean, "euskal artea" definitzeko oinarriak lantzen hasi ziren. Ehun urte geroago, termino hori behin-behineko adierazpen bat baino ez da, eta tokikoa nazioartekoarekin, partikularra unibertsalarekin birlotzeko balio du. Erakusketa honek, San Telmo Museoaren funtsetan oinarrituta, beste erakundeetako piezekin (Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Fundazioa...), ibilbide ez lineala ezartzen du gure lurralde hurbilenean egindako artearen iraganetik orainaldira arte: Donostiatik Gipuzkoara, eta hortik Euskal Herri osora. Erakusketan, obrei hitz egiten utzi nahi zaie, haien artean loturak eta elkarketak egiten dituen tapiz trinko batean konektatzen."
Erakusketa hau espazio honetarako planteamendu berri baten hasiera da. 2 urtetik behin komisario ezberdinak izango dituzten erakusketak aurkeztuko dira euskal artearen eta gure inguruneko sorkuntza garaikidearen ikuspegi ahalik eta osoena emateko.
Komisarioaren bisitak, Peio Aguirre:
Bisita gidatu programatuak:
Ordutegia:
Sarrera: