Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Buruntzako San Martin Parke Arkeologikoa

Buruntzako San Martin Parke Arkeologikoa

  • Arkeologiko parkea
  • Arkeologiko parkea

Parke honek Andoaingo parrokia eliza zaharraren aztarnak ditu erakusgai. Informazio panelen bidez, Buruntzako San Martin elizaren aztarnategia ezagutzeko aukera izango du herritarrak.

Udalherria: Andoain

Lekua: Buruntzako San Martin parke arkeologikoa

Hasiera: 2024/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak: Gratis / Doan

Andoaingo Udala

Goiko Plaza s/n (20140) Andoain

Telefonoa: 943300830
Faxa: 943300828
Weba: http://www.andoain.org
Emaila: alkatetza@andoain.org

Buruntzako San Martin aztarnategia

Leku honetan aurkitzen zen San Martin izena zuen Andoaingo lehenengo parrokia eta aztarnategiaren musealizazio lanei esker ondare historikoa errekuperatu da, Maria Jesus Aranburu Kultura Diputatuak esandakoaren arabera, “Gipuzkoak gordetzen dituen altxor txikietako bat”. 2008ko urriaren 24an zabaldu zen ofizialki Buruntzako San Martin aztarnategiaren musealizazioa. Irekiera ekitaldi hori 2004an hasi zen lan baten amaiera izan zen, aztarnategia balorean jartzea eta zabaltzea helburu zuen lanarena hain zuzen ere, nahi zuen orok aztarnategian aurkitutakoa ikusteko moduan jarriaz

Hilobiak

Indusketetan hainbat ehorzketa aurkitu ziren. Gorpuek txanpon bat zeramate mingain azpian. Bizitza berrira eramango zituen txalupariari ordaintzeko zen txanpon hori

 
Buruntzako herrixka gotortua (Burdin arokoa)

Buruntzan ere, tontorretik hurbil, herrixka gotortu baten arrastoak aurkitu dituzte. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide den Karlos Olaetxeak auarkitu zuen 1989an eta herrixkan egin dituen indusketen ondorioz, beste material interesgarri batzuen artean, harresi bat, aintzinako biztanleen gelen egiturak eta zeramikazko pieza ugari aurkitu dira

GPS Koordenatuak
Longitudea: -2 0 57.1
Latitudea: 43 13 37.3



Ekei Kulturweb S.L.L.