Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Tabakalera
Hasiera: 2023/01/25
Amaiera: 2023/01/26
Sarrerak: 0,00 €
Nola kontatu eta erregistratu ezer gutxi dakigun gauza, pertsona eta gertaerei buruz? Zer erregistro egin daiteke daturik ez duten egoeren inguruan? Zerk alde egin digu eskuragarri ditugun mapetatik? Fenomeno horietako asko izendatzeko izen zahar batera jo ohi da: desagertzea. Hala ere, desagertze zahar horiek, behartutakoak, zabaldu egin dira, migratzaileenak, hildako, tratatutako eta ohiko bizimodutik desagertutako emakumeenak, Amerika, Asia, Afrika eta Europako hirien ertzetako biztanleenak ere barne hartzeko. Ikusten ez den jendea. Ikusezinak al dira desagertutako pertsona hauek? Edo horiek irudikatzeko oinordetzan jasotako moduak agortu egin al dira?
Desagertze berri horiek kartografiatzeko erabiltzen ditugun estrategiak errotik birpentsatzera behartzen gaituzte: Zenbat pertsona desagertzen dira munduan? Zenbat gatazka ez dira agertzen albisteetan? Zerk uzten du arrastoa eta azaleratu hartaz, eta zer ez?
Urtarrilak 25
Topaketa Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateko ARES programak eta Medialab Tabakalerak Data Commons Lab taldearen bitartez egindako lanaren jarraipena da. Talde horrek parte hartzearen, gobernu irekiaren eta testuinguru instituzional, profesional eta herritarren datu irekien inguruan lan egiten du.
09:30: Jardunaldiaren aurkezpena
10:00: Konferentzia – Desaparecidos: Cartografías del abandono. Conversación entre Gabriel Gatti, UPV/EHU, y Miren Gutiérrez, Universidad de Deusto
11:30: Kafea
12:00: Solasaldia. "¿Es posible mapear lo invisible?"
Miguel Sevilla-Callejo, Geoinquietos y Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), España
Pablo DeSoto, LABoral, Gijón, España
Marcia Lika Hattori, INCIPIT, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), España
13:45: Bazkaria
15:15: Konferentzia: Gustavo Faleiros, InfoAmazonia, Brasil
15:45: Solasaldia – "Los mapas invisibles"
Paco Arévalo: Proyecto Missing Maps, Médecins Sans Frontières (MSF), España
José Bautista, PorCausa, España
17:00: Kafea
17:15: Solasaldia– "Cartografías de la desaparición"
Itzel Sánchez, Tecnicas Rudas, México
Catherine D'Ignazio, The Massachusetts Institute of Technology (MIT), EEUU
18:30: Itxiera
Urtarrilak 26
#IkusezinaIkusten topaketaren esparruan, hainbat fenomeno ikusezin bistaratzearekin lotutako ikerketarekin eta aktibismoarekin ari diren pertsonen lana dentifikatzea helburu duen lantegia eskainiko da. Tailer honen helburua mota hauetako proiektuen mapaketa bat osatzea da. Alternatiboa, hegoaldea, ikusezina, isildua, zaila, desagertua, kontatu gabea edo kontaezina dena neurtzen duten ekimenak mapeatzen saiatuko gara, ezkutuko fenomenoak kontatzen dituzten mapen metamapa moduko bat osatzeko. Lantegian bisualizazio ohiko tresnak erabiliko dira, forma abstraktuagoekin edo artistikoagoekin konbinatuta, ikusezina ikusarazteko helburuarekin eta ikusten ez diren fenomeno horiek mapetan jartzen dituzten proiektuen lana ezagutarazteko.
10:00. Tailerraren aurkezpena
11:30. Kasuen analisia: tresnak, desagertuak, datuak
13:30. Bazkaria
15:00. Ekoizpena
17:00. Emaitzen aurkezpena