Udalherria: Zumarraga
Lekua: Antioko Baseliza
Hasiera: 2023/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Sarrerak: 2,00 €
1.305 metro karratuko eraikin moderno honek erakusketa finko zein ibiltarientzako espazioez osatuta dago, eta taberna-jatetxe bat ere badu. Zumarragaren eta Antioko baselizaren bilakaera historikoa ezagutzera emateaz gain, herriaren historia jasotzen du interpretazio zentroak, hasi XIV. mendean eta gaur egun arte. Ukipen-panel, testu, argazki eta bideoen bitartez bailararen eboluzioaz, baserrietaz, usadioetaz eta burdinaren eta trenaren garrantziaz jabetuko da bisitaria, besteren artean. Honen harira, aipatzekoa da Urolako Tren zaharraren bagoi baten erreplika gordetzen duen gunea. Bestalde, Zumarragako zenbait biztanlek herriak eta ermitak betidanik izan duten harreman estuaz azalpenak ematen dituzten 14 minutuko ikus-entzunezkoa ere ikusgai dago.
Beste zerbitzu batzuk:
Turismo bulegoaren ondoan La Antigua ermita eta Bide-Bide Taberna Jatetxea.
Aisiako berdegune zabala.
Helbidea: Beloki Hiribidea, s/n - 20700 - 943722042 - turismobulegoa@urolagaraia.com
Antioko Interpretazio Zentroa (Turismo Bulegoa)
Goi sasoia: (Aste Santua, Uztaila eta Abuztua) : 10:00-18:00
Urteko gainerako egunetan:
Asteartetik-ostiralera eta igandeak: 10:30-14:30
Larunbatak: 11:00-14:30 eta 16:30-18:30
Bisita gidatuak
Antioko Baseliza
Maiatzaren 1etik urriaren 31era (Astehelenak itxita): 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.
Azaroaren 1etik apirilaren 30era: asteburuetan eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.
Antioko Interpretazio Zentroa (Turismo Bulegoa)
Asteartetik Ostiralera (Astelehenak itxita, Pazko Astelehena izan ezik): 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Larunbatetan, Igandeetan eta Jaiegunetan (Aste Santua barne): 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.