Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antzerkia: "Gure kanoa"

Antzerkia: "Gure kanoa"

  • "Gure kanoa" antzezlanaren kartela

Tolosako 40. "Titirijai" Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren barruan, Zurrunka Teatroa konpainiak "Gure kanoa" haur antzezlana aurkezten du.

Udalherria: Tolosa

Lekua: Leidor Zinema

Ordua: 17:00

Hasiera: 2022/11/26

Amaiera: 2022/11/27

Sarrerak: 7 / 4

Tolosako Ekinbide Etxea.

E. Arrese, 2 (20400) Tolosa

Telefonoa: 943650414<br>943698028

Antolatzailea:
- ZUMARDI Naturaren Jardunaldiak.
- Nazioarteko Abesbatz Lehiaketa.
- Nazioarteko TXOTXONGILO Jaialdia.

  • Teknika: Mahai txotxongiloa
  • Gomendatutako adina: Familiarra
  • Iraupena: 65'
  • Hizkuntza: Euskara

Abba, Senegalgo arrantzale familia batean jaiotako haurra da. Berak ongi daki Maam Kumba kantuan hasten denean bere bihotzean bizi den Arrain Argitsua mila kolorez piztu eta, herritarrek arrantzatu dezaten, arrainak erakartzen dituela Arrainen Etxera, horrela deitzen bait diote haiek itsasoari. Baina zoritxarrez itsasontzi handiek haien bizimodua eraldatu dute, Maam Kumbaren bihotzeko arraina sare artean harrapatuta, Maam Kumba mutu gelditu da, isildu da jakituriaren kantua, mutu geratu da herria, arrainik gabe Arrainen Etxea. Eta ondorioz Abba ezustekoz beteriko bidaia luzean murgilduko da.

Ipar Portura heldu eta Izaro ezagutuko du, arrantza-ontzi erraldoi baten patroiaren alaba. Bi gaztetxoek haien errealitate desberdinak elkar trukatuko dituzte, bi mundu, bi begirada. Eta elkarrekin, ezinezkoa zirudienak konponbidea izan dezakeela deskubritzen saiatuko dira. Itxaropena eta elkartasuna dira mundu hobeago baterako bide bakarrak. Non Arrainen Etxea berriro bizirik egongo den, non herriek beren ahotsa eta kantua berreskuratuko duten.

Sarrerak:

  • Helduen sarrera: 7 €
  • Haurren sarrera: 4 €
  • Familia ugariak eta TOPIC-eko lagunak
    • Helduen sarrera: 5 €
    • Haurren sarrera: 3 €
  • Jaialdiko ikuskizun guztietarako sarrerak www.topic.eus atarian daude salgai baita TOPIC-eko leihatilan ere.
    • Ordutegia:
      • Asteartetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara
      • Asteburua, 10.00etatik 14.00.etara eta 15.30etik 19.30era.
      • Astelehenetan itxita.



Ekei Kulturweb S.L.L.