Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "El vasco"

Pelikula: "El vasco"

  • "El vasco" pelikularen kartela

Aretxabaletako karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "El vasco" pelikularen proiekzioarekin.

Udalherria: Aretxabaleta

Lekua: Zaraia Aretoa

Hasiera: 2022/11/25

Amaiera: 2022/11/28

  • Jatorrizko titulua: El vasco
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Espainia, Argentina
  • Zuzendaritza: Jabi Elortegi
  • Antzezleak: Joseba Usabiaga, Eduardo Blanco, Itziar Aizpuru, Inés Efrón, Laura Oliva
  • Gidoia: Xabi Zabaleta, Arantxa Cuesta
  • Argazkia: Jon Sangroniz
  • Musika: Fernando Velázquez
  • Iraupena: 100 min.

Mikelek bizimoduz aldatzea erabaki eta senide urrun baten gonbidapena onartuko du Argentinara joan eta bertan bizitzen jartzeko. Alabaina, berehala ohartuko da Chelo bere osaba ludopata atsegin eta edalea baino ez dela, eta ezin diola ezer eskaini. Horrez gainera, dena korapilatu egingo da Amuma Dolores –Cheloren ama– hamar urteko lozorrotik esnatzen duenean Mikeli sehaska-kanta bat euskaraz abesten entzun eta Juanitorekin –bere anaia eta Mikelen aitonarekin– nahasten duelako. Hortik aurrera, herri osoa kontzentratu egingo da Doloresi sinetsarazteko 50eko hamarkadan eta bere jaioterrian –Bermeon– jarraitzen duela. Chelo eta Begoñaren –elkarrekin gaizki moldatzen diren Doloresen bi seme-alaben– bitartekari gisa jokatu beharko du Mikelek, Inésen –Amuma Doloresen zaintzaile alaiaren– laguntza eta konplizitatearekin.

Ordutegia:

  • Azaroak 25: 22:00
  • Azaroak 26: 19:30
  • Azaroak 28: 16:00



Ekei Kulturweb S.L.L.