Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Literaktum: Hitzen Hiria 2022

Literaktum: Hitzen Hiria 2022

  • Donostiako Literaktum Jaialdiaren kartela 2022

Literaktum letren jaialdiak azaroaren 14tik 27ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da, bestelako lengoaia eta diziplinekin elkarrizketan literaturara hurbiltzea duen nortasun ezaugarriari eutsiz.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2022/11/14

Amaiera: 2022/11/27

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Literaktum letren jaialdiak azaroaren 14tik 27ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da, bestelako lengoaia eta diziplinekin elkarrizketan literaturara hurbiltzea duen nortasun ezaugarriari eutsiz.

Badira 70 urte Nazioarteko Zinema Astea sortu zela Donostian, bokazio zinematografiko eta komertzialarekin sortu ere. Donostia Zinemaldia 70. ediziora heldu da, sortu zeneko gogo bizi berberaz eta abiatu zenetik etenaldirik gabe. Urteurren hori aintzat hartuta, Literaktumek Literatura eta zinema izango du ardatz aurtengo edizioan.

Literaturak hitza du osagai nagusi, zinemak berriz, irudia baina biek partekatzen dute helburu bera: lengoaiaz haratago, emozio eta sentimenduak sentiaraziko dizkiguten istorioak kontatzea. Film bilakatu diren eleberriek beteko dute aurtengo programazioaren parte garrantzitsuena. Literaturatik zinemarako eraldaketan horretan, bi sorkuntza horien konparazioen zuzentasunaz hitz egingo dugu, zeren, ba al dago zer konparatu? Edo idazle batek dioen moduan, traizioa al da film bihurtzean eleberri bati gerta dakiokeen hoberena? Zer irabaz edo gal dezake eleberri batek film bilakatzean? Eta idazleak? Denek irakurtzen al dugu eleberri berbera? Beti al da hobea nobela? Ba al dira filmean pentsatuz idazten duten sortzaileak?

Idazle, gidoilari eta zinema zuzendariak izango ditugu galdera guzti hauei erantzuteko solasean. Lehenengoen artean, ibilbide luzea izan eta beren hainbat eleberri film bihurtuta ikusi dituzten Eduardo Mendoza eta Lorenzo Silva. Baita Jesús Carrasco edo idazle moduan La señora March lanarekin estreinatu berri den Virginia Feito ere.

Abdellah Taia idazle marokoarra Salbazioko armada eleberriaren idazle eta filmaren zuzendari moduan izandako esperientziaz arituko da. Gabriela Ybarra eta Ángeles González-Sinde, hurrenez hurren El comensal -en idazle eta zuzendaria ere izango dira literatura jaialdian eta baita Miren Gorrotxategi eta Jon Arretxe idazleak ere.

Literatura eta zinemaz haratago, beren lan berriez arituko dira Héctor Abad, Isaac Rosa, María Oruña, eta baita Iban Zaldua ere, Literaktumek aurkezten du atalean.

98ko belaunaldiaren adierazgarri, Pío Baroja jaio zela 150 urte beteko dira aurten. Erakusketa batek eta Soledad Puértolas eta Luis Antonio de Villenaren arteko solasaldiak ekarriko digute gogora idazle donostiarra. Juan San Martin sortu zela ere, 100 urte bete dira ekainean. Oier San Martin semeak azalduko dizkigu aitak euskal literaturaren inguruan eginiko ekarpenak.

Erakusketak, antzerkia, bertso saio literarioa, errezitaldi musikatua, eta baita Zinemaldiaren Donostia Sarien inguruan Katixa Agirrek idatzitako lana ere izango dira Literaktumen. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik izango dugun poesia irakurketa musikatu eta mahai inguruak eta James Joyceren Ulisesengan inspiratutako afariak ere osatuko dute programa, haurrentzako jarduerez betetako Literaktum Txikia ahaztu gabe.

Aurreko edizioetan parte hartu izan duten hainbat erakundek Literaktumekin bat egingo dute aurten ere: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Departamendua, Kutxa Kultur, Euskal Idazleen Elkartea, Etxepare Euskal Institutua, Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, eta Gipuzkoako Liburu-denden Elkartea.

Honako hau, aurtengo programazioa:

PROGRAMA OROKORRA

Azaroak 14

  • Jesús Carrasco: Intemperie. Okendo K.E., 19:00

  • Pello Lizarralde: Zuri-beltzetik argiantzara. Ernest Lluch K.E.,19:00

Azaroak 15

  • Virginia Feito: La señora March. Ernest Lluch K.E.,19:00

Azaroak 16

  • María Oruña: El camino del fuego. Tomasene K.E., 19:00

  • Iban Zaldua & MICE: Ipuina engainua da. VEA Club, 19:00 (*Gonbidapenarekin)

Azaroak 17

  • Jon Arretxe & Carlos Vila: Toure detektibea. San Jerónimo aretoa - Liburutegi Nagusia, 19:00

Azaroak 18

  • Eduardo Mendoza: El año del diluvio. Imanol Larzabal aretoa (Lugaritz), 19:00

Azaroak 21

  • Isaac Rosa : Lugar seguro. Kutxa Kultur Kluba, 19:00

  • Miren Gorrotxategi: 33 ezkil. San Jerónimo aretoa - Liburutegi Nagusia, 19:00

Azaroak 22

  • Héctor Abad Faciolince: Salvo mi corazón, todo está bien. Ernest Lluch K.E., 19:00

  • Oier San Martin: Juan San Martin eta Literatura. San Jerónimo aretoa - Liburutegi Nagusia, 19:00

Azaroak 23

  • Katixa Agirre: Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean. Tabakalera (1 zinema aretoa),18:00 (*Gonbidapenarekin)

Azaroak 24

  • Gabriela Ybarra & Ángeles González-Sinde: El comensal. San Telmo Museoa, 19:00

  • Soledad Puértolas & Luis Antonio de Villena: Baroja y Yo. Ernest Lluch K.E.,19:00

Azaroak 25

  • Lorenzo Silva: La niebla y la doncella. Koldo Mitxelena Kulturunea, 19:00

Azaroak 26

  • Abdellah Taia: El Ejército de Salvación. VEA Club aretoa, 18:00 (*Gonbidapenarekin)

JARDUERA BEREZIAK

Azaroak 15

  • Bideo foruma. Drácula (1958). Zuzendaria / Director: Terence Fisher. Dinamizatzailea: Jonathan Sedeño. Intxaurrondo K.E., 19:00

  • Errezitaldi musikatua. Historia de las cajas, las catástrofes, los secretos y los reinos. Jon Obeso & Joserra Senperena. VEA Club, 19:00 (* Gonbidapenarekin)

Azaroak 17

  • Odol tinta – Banpiroari omenaldia. Intxaurrondo K.E.
    • 18:00 Erakusketara bisita gidatua
    • 18:30 Kontzertua: Ghost Number
    • 19:00 Solasaldia: Borja Crespo & Josune Urrutia

Azaroak 18

  • Mahai inguru eta irakurketa musikatua. Itzultzaile ibiltariak: Itxaro Borda, Ainara Maya, Leire Martinez de Marigorta, Mireia Callafell, Miren Agur Meabe. Okendo K.E., 19:00

Azaroak 19

  • Ipuin kontalarien VIII. maratoia. Maitasunaren materia(lak), Mireia Delgado & Uribarri Atxotegi. San Jerónimo aretoa - Liburutegi Nagusia, 18:00.

  • Sari banaketa. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak. Antzoki Zaharra, 19:30

Azaroak 20

  • Antzerkia. La lluvia amarilla, Corral de García. Imanol Larzabal aretoa (Lugaritz), 19:00

Azaroak 23

  • Hitzaldia. Lumineszenteak. Igone Mariezkurrena & Irantzu Pastor. Okendo K.E., 19:00

Azaroak 25

  • Antzerki irratia. Desolación, Gabriela Mistral. Inko Martin. Tomasene K.E., 19:00

  • Literatur solasaldia. Ulises 100 años. Gastronomiazko Euskal Anaiartea, 19:30

  • Afari literarioa. Cena con James Joyce. Gastronomiazko Euskal Anaiartea, 21:00

Azaroak 26

  • Rikardo Ugarte, Julia Otxoa, eta Urko Ugarte,  sendi bat artearen inguruan / tres caminos que convergen. Julia Otxoak erakusketara gidatutako bisita. Okendo K.E., 11:00

  • Bertso saio literarioa. Faith; Lander Garro & Andoni Egaña & Eli Pagola. Loiola K.E. 19:00

ERAKUSKETAK

  • Sastraka / Maleza. Ernest Lluch K.E.

  • Odol tinta - Banpiroari omenaldia. Intxaurrondo K.E.

  • Emakume anintzindariak / Mujeres pioneras. Aiete K.E.

  • Lumineszenteak / Luminiscentes. Okendo K.E. - Eraikin historikoa

  • Pío Baroja: Literatur postalak / Postales literarias. Ernet Lluch K.E.

LITERAKTUM TXIKIA

Azaroak 2-15

  • Txano eta Oscarren abenturak. Ilustrazio lehiaketa

Azaroak 15

  • Ipuin kontaketa ilustratua. Amona Tomaxa eta sagarra, Ixabel Agirresarobe & Mattin. Tomasene K.E., 18:00

Azaroak 15, 22

  • Ilustrazio tailerra. Marraztu zinemako zure pertsonaia. Iosu Mitxelena. Intxaurrondo K.E., 17:00

Azaroak 18

  • Ipuin kontaketa musikatua. Basoko sekretuak, Amelie eta xirrikituen jostunek. Loiola K. E., 17:30

Azaroak 19

  • Ipuin kontalarien VIII. Maratoia. San Jerónimo aretoa-Liburutegi Nagusia, Ordutegi ezberdinak

  • Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia; Didau Antzerki Faktoria. Aiete K.E., 17:00

  • Familiarekin jolasean.Collagearekin ipuin triptikoa, Alaia Gaztelumendi. Gros Haurtxokoa, 17:00-18:30

  • Familiarekin jolasean.Txontxongiloak eta Txanogorritxuak, Maite Gurrutxaga. Intxaurrondo Haurtxokoa, 17:00-18:30

  • Antzerkia.Tartalo, gaztaren sekretua, Logela multimedia. Gasteszena (Egia), 17:30

Azaroak 23

  • Haurren egun unibertsalaren 6. festa. Intxaurrondo K.E., 18:00

Azaroak 26

  • Irakurketa kluba. Mintzoan Kux-Kux, Haur Liburutegi Nagusia, 11:00

  • Txano eta Oscarren abenturak ilustrazio lehiaketaren sari banaketa. San Jerónimo aretoa -Liburutegi Nagusia, 12:30

  • Filma. Ponyo itsaslabarrean, Hayao Miyazaki. Aiete K.E., 17:00

  • Familiarekin jolasean. Collage tailerra, Maite Rosende. Aiete Haurtxokoa, 17:00

  • Familiarekin jolasean. Jolastu gaitezen ipuinak marraztera, Aitziber Alonso. Martutene Haurtxokoa, 17:00

Azaroak 26

  • Antzerkia.Grimm anaien parkea, Erre produkzioak. Ernest Lluch K.E. 17.00

Informazio gehiago: www.literaktum.eus

Harremanetarako: kulturekintza@donostia.eus / 943 48 38 40



Ekei Kulturweb S.L.L.