Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Masaaki Suzuki

Kontzertua: Masaaki Suzuki

  • Masaaki Suzuki

Musika Hamabostaldiaren 83. edizioaren barruan, Masaaki Suzuki organistaren kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Loiolako Erriberako Auzoa

Ordua: 20:00

Hasiera: 2022/08/10

Amaiera: 2022/08/10

Sarrerak: Doan / Gratis

Musika Hamabostaldia

Centro Kursaal<br>Zurriola Etorbidea, 1. (2002) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943003170
Faxa: 943003175
Weba: www.quincenamusical.com
Emaila: udala_quincena@donostia.org

  • Masaaki Suzuki, organoa

1990ean Bach Collegium Japan sortu zuenetik, Masaki Suzukik izen handia du Bach konpositorearen obrarekiko. Europako eta AEBko areto eta jaialdi nagusietan aritzen da, eta ospe sendoa eraiki du bere fintasun adierazgarriagatik eta bere interpretazioen egiazkotasunagatik. Orchestra of the Age of Enlightenment eta Philharmonia Baroque bezalako talde ezagunekin kolaboratzeaz gain, Brahms, Britten, Fauré, Mahler, Mendelssohn edo Stravinsky konpositoreen obrekin osatutako errepertorioak dituzten orkestrak zuzentzera gonbidatu ohi dute; Bavariar Irratiko Orkestra, Daniar Irratiko Orkestra Sinfonikoa, Goteborgeko Orkestra Sinfonikoa, New Yorkeko Filarmonikoa, Frantziako Irratiko Filarmonikoa, San Frantziskoko Sinfonikoa, eta abar. BIS zigiluarekin duen diskografia luzean Bach konpositorearen obra koral gehienak eta klabezinerako kontzertuak interpretatu ditu, kritikaren gorespena erdietsita. 2018an bukatu zuen Bachen erlijio-kantaten ziklo osoa grabatzen, Bach Collegium Japan-ekin batera. 1995ean hasi zuen lana eta 65 liburuki ditu. Taldeak berriki Pasioa San Juanen arabera eta Pasioa San Mateoren arabera grabatu ditu.

Egitaraua:

  • "J.S. Bach konpositoreari omenaldia"
    • Johann Sebastian Bach (1685-1750)
      • Preludioa eta fuga do maiorrean BWV 545
      • "Allein gott in der Höh sei Ehr" korala BWV 663
      • Preludioa eta fuga la minorrean BWV 543
      • "Allein gott in der Höh sei Ehr" korala BWV 662
      • Tokata eta fuga mi maiorrean BWV 566
      • "Herzlich tut mich verlangen" korala BWV 727
      • Preludioa eta fuga si minorrean BWV 544

Lekua: Iesu Eliza



Ekei Kulturweb S.L.L.