Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Batura Zikloa 2020

Batura Zikloa 2020

  • Batura Zikloaren kartela 2020

Ekimen berriak euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa zabaldu nahi ditu, zortzi errezitaldiren bidez, hurbilketa atsegin eta didaktikoarekin, Donostian eta Gipuzkoako lau herritan.

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Hasiera: 2020/03/4

Amaiera: 2020/06/27

Josu Okiñena musikariak bultzatuta, eta, besteak beste, Errusiako edo Kanadako nazioarteko izen handiko artistek interpretatuta, lehen ziklo honek euskal musika klasikoa programatuko du nazioarteko konposizioekin batera, herritarrei gure musika-kultura ezezagun eta aberatsa hurbildu asmoz.

"Batura zikloa" ekimen aitzindaria da bere generoan; izan ere, euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin batera kokatu nahi du. Zortzi errezitaldi izango dira orotara Donostian eta Gipuzkoako lau herritan. Zehazki, 2020an zehar Kanadatik edo Errusiatik iritsitako nazioarteko hainbat artista interpretatuko dituzte, besteak beste.

Josu Okiñena pianistak, ikertzaileak eta Musikeneko irakasleak sortu eta bultzatutako ziklo berezia dugu honakoa, eta, euskal musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin batera balioan jarri nahiz goratu nahi du, hurbilketa atsegin eta didaktiko baten bidez. Hala, artistek une oro interpretatutakoa azalduko dute.

PROGRAMA

Martxoak 4, asteazkena:

  • 20:00: Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa (Donostia).
    • Quebeceko Alexandre da Costa eta Josu Okiñena artisten biolin eta pianorako errezitaldia, euskal eta quebectar egileen konposizioak interpretatuz.
      • Sarrera: 12 €

Martxoak 5, osteguna:

  • 19:00: Gezala Auditoriuma (Lezo)
    • Alexandre da Costa eta Josu Okiñena Quebeceko artisten biolin eta pianorako errezitaldia, euskal eta quebectar egileen konposizioak interpretatuz.
      • Sarrera: 8 €

Apirilak 4, larunbata: - BERTAN BEHERA

  • Andoain
    • Liana Gourdjia eta Josu Okiñena errusiar eta euskal artisten biolin eta piano errezitaldia, euskal eta nazioarteko egileen konposizioak interpretatuz.

Apirilak 8, asteazkena: - BERTAN BEHERA

  • 20:00: Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa (Donostia).
    • Liana Gourdjia eta Josu Okiñena errusiar eta euskal artisten biolin eta piano errezitaldia, euskal eta nazioarteko egileen konposizioak interpretatuz
      • Sarrera: 12 €

Maiatzak 20, asteazkena:

  • 20:00: Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa (Donostia).
    • Albert Guinovart artista katalanaren piano errezitaldia, euskal eta nazioarteko obrak interpretatuz.
      • Sarrera: 12 €

Maiatzak 23, larunbata:

  • Azkoitia
    • Albert Guinovart artista katalanaren piano errezitaldia, euskal eta nazioarteko obrak interpretatuz.

Ekainak 24, asteazkena:

  • 20:00: Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa (Donostia).
    • Jean Philipe Sylvestre Quebeceko pianistaren errezitaldia, euskal konposizioak interpretatuz nazioarteko errepertorio handiarekin batera
      • Sarrera: 12 €

Ekainak 27, larunbata:

  • Zumarraga
    • Jean Philipe Sylvestre Quebeceko pianistaren errezitaldia, euskal konposizioak interpretatuz nazioarteko errepertorio handiarekin batera.


Ekei Kulturweb S.L.L.