Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Moda eta Ondarea. Cristóbal

Erakusketa: Moda eta Ondarea. Cristóbal

  • kARTELA

Moda eta Ondarea, elkarrizketa ia ezinezko bat, aurrez aurre jartzen dituena iragankortasuna eta iraunkortasuna, zilegitasuna orainetik eratorria duen hori eta balioa iraganetik jasotzen duen hori. Elkarrizketa ba,t zeina sortzen baita, halere, ezinbestean, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean.

Udalherria: Getaria

Lekua: Cristobal Balenciaga Museoa

Hasiera: 2020/06/2

Amaiera: 2021/01/10

Sarrerak: 7,00 / 10,00 €

Cristobal Balenciaga Fundazioa

Aldamar parkea, 3 (20808) Getaria

Telefonoa: 943896002
Faxa: 943-326393
Weba: http://www.fundacionbalenciaga.com/
Emaila: getaria@fundacionbalenciaga.com

Ekainaren 2an Cristóbal Balenciaga Museoak ateak irekiko ditu berriz ere, goi mailako joskintzaren maisuaren ondareaz gozatzeko. Museoak bere funtzionamendua, espazioak, programazioaren garapena eta jarduerak egokitu ditu, bisitariek lasai eta seguru goza dezaten.

Gure bisitarien eta langileen babesa eta ongizatea bermatzeko, honako neurri hauek hartu ditugu, besteak beste: edukiera ohikoaren erdira mugatzea, sartzeko kontrola jartzea eta bisitak ordutegi-tarteen arabera mugatzea, bisitarien arteko bi metroko distantzia errespetatzea, instalazioak eta ukitze-azalerak etengabe higienizatzea eta desinfektatzea, bitartekaritza-zerbitzuak egokitzea, kontsigna-zerbitzua, audiogidak eta elementu interaktiboak bertan behera uztea, eta horien ordez doako aplikazioa eskuragarri jartzea. Bisitariak bere telefono-mugikorrean deskargatu ahal izango du aplikazioa.

Ordutegia EKAINA-UZTAILA-ABUZTUA: asteartetik igandera, 11:00etatik 19:00etara.

Museoak sarrerak online erostea aholkatzen du, eta % 15eko deskontua egingo du tarifa guztietan.

______________________

2018an Ondarearen Europako Urtearekin bat etorrita Moda eta Ondareaserie kuratoriala abian jarri zenetik, Cristóbal Balenciaga Museoakhelburu izan du gogoeta egitea Balenciagaren obra moda izatetik ondareizatera igarotzeko prozesuari buruz.

Prozesu metakor modura gauzatu da seriea, aurretiko eta gaur egungoikerketak bilduz eta barne hartuz, betiere diskurtso kronologiko komunbatean oinarriturik baina erakusketa bakoitzerako arretagune desberdinbat proposatuz eta emanaldi bakoitzerako museografia aldatuz etaberrikusiz. Aurreko erakusketetan, Balenciagaren obraren erreferentebisualez jardun gara, eta testuinguruan kokatu ditugu haren lanprozesua, bilakaera eta legatua.

Aurten, Cristóbal Balenciagaren jaiotzaren 125. urteurrenarekin bat,serie kuratorialaren baitako hirugarren erakusketa egingo da. Oraingohonetan, hauxe izango da erronka: argitara ateratzea "errezelarenatzeko" pertsona, markaren atzean dagoen izen propioa, goi mailakojoskintzako maisuaren atzean dagoen senitartekoa, laguna edo nagusia.

Aurreko erakusketen oihartzunekin batera, Cristóbal Balenciagarenzenbait objektu pertsonal ere aurkituko ditugu obra hautatu hauenibilbide kronologikoan txertaturik. Hain zuzen ere, ibilbidean zehar,mitoa alboratzeko eta Cristóbal bera imajinatzeko gonbita egingo digutejantzi, lanabes, gutun, liburu nahiz apaingarri horiek.

Komisarioa: Igor Uria
Erakusketa kontzeptua: JudithClark
Lankidetza: Archives Balenciaga, Paris eta Centre for Fashion Curation- UAL

ORDUTEGIA
AZAROA-OTSAILA - Asteartetik igandera 10:00 - 15:00
MARTXOA-URRIA - Asteartetik igandera 10:00 - 19:00
UZTAILA-ABUZTUA - Egunero irekita 10:00 - 20:00
 
Tarifak
ARRUNTA 10 €
0%-EKO DESKONTUA - 10 pertsonatik gorako taldeak  eta familiaugariak
MURRIZTUTA 7€ - Gazteak (18 urtera arte), Erretiratuak etapentsiodunak, Ikasleak, Irakasleak, Langabeak, Getariarrak
DOAN - Cristóbal Balenciaga, Museoaren lagunak, Haurrak (12 urteraarte), ICOM-eko kideak

 



Ekei Kulturweb S.L.L.