Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Sagardoari buruzko jardunaldiak

Sagardoari buruzko jardunaldiak

  • Sagardo dastaketa

Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibak "Sagarrondotik sagardotegira" 2020 ikastaro praktikoa antolatu du. Otsailaren 6an hasi eta urriaren 17an amaituko dira 11 saio.

Udalherria: Usurbil

Lekua:  Usurbil

Ordua: 09:00

Hasiera: 2020/02/15

Amaiera: 2020/10/17

Sarrerak: Gratis / Dohain

Tokia: Potxoenea Kultur Etxean.

Ordutegia:  09:00etatik 13:00etara.

Egitaraua:

  • Otsailak 15, larunbata:

    • Gaia: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa".
    • Hizlaria: Aitor Etxeandia.

  • Martxoak 7, larunbata:

    • Gaia: "Fruta-arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa".
    • Hizlaria: Josu Osa.

  • Martxoak 21, larunbata:

    • Gaia: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak".
    • Hizlaria: Aitor Etxeandia.

  • Apirilak 25, larunbata:

    • Gaia: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa".
    • Hizlariak: Xabier Akizu.

  • Maiatzak 9. larunbata:

    • Gaia: "Garbitasuna sagardoaren kalitatean lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?".
    • Hizlariak: Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.

  • Ekainak 6, larunbata:

    • Gaia: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak".
    • Hizlaria: Aitor Etxeandia.

  • Uztailak 11, larunbata:

    • Gaia: "Fruta-arbolen udako edo begiko txertaketa".
    • Hizlaria: Josu Osa.

  • Irailak 5, larunbata:

    • Gaia: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak".
    • Hizlariak: Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

  • Irailak 19, larunbata:

    • Gaia: "Etorkizuneko sagastiaren diseinua. Biltzeko makineria, barietatea, mentu-oinak, sagastien formatuak".
    • Hizlaria: Aitor Etxeandia.

  • Urriak 17, larunbata:

    • Gaia: "Sagargintza eta sagardogintza ekologikoa".
    • Hizlaria: Enrique Dapena (Eneek).

Prezioa: Ikasturte osoa 99 € (Alkartasuna Kooperatibako bazkideentzat doan). Nahi den ikastaroetan ere eman daiteke izena.

Informazioa eta izen-ematea: 943361114 / alkartasuna@usurbil.com / www.alkartasuna.eus



Ekei Kulturweb S.L.L.