Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gaztaren Interpretazio Zentroa

Gaztaren Interpretazio Zentroa

  • Zentroaren logotipoa
  • Gazta daztaketa
  • Kartela

Gaztari dedikatua Interpretazio Zentroa Idiazabalen.

Udalherria: Idiazabal

Lekua: Gaztaren Interpretazio Zentroa

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Interpretazio zentro hau familian ikusi ahal izateko prestaturik dago, izaera erabat dibulgatzailea baitu. Bidai birtual baten bidez, Idiazabal gazta nola egiten den ikasi ahal izango da.

Zentroa 210 metro karratuko solairu bat da, eta minusbaliotasun bat duen edonorentzat egokitua dago.

Hiru gune tematikoetan banatzen da:

  1. Haur gunea
  2. Ikus-entzunezkoa proiektatuko den gela ilun bat
  3. Garai bateko artzain-borda
  4. Zentzumenezko gunea (koloreak, usainak y zaporeak)
  5. Beste izendapenak dituzten gazten informazio gunea
  6. Gazta-dastatze gela

Ixal (Idiazabal) izeneko arratoiak, maskota gisa, museoan zehar burutuko ditugun ibilbidean lagunduko gaitu.

  • Txikienak munduko gaztarik ezagunenak irudikatzen duen puzzle magnetiko batekin jokatuko dute.
  • Ixalen satabian gazta nola egiten den eta Idiazabal herriaren historia azalduko digun ikus-entzunezkoa proiektatuko da.
  • Lau usain ezberdin usaintzeko aukera izango dugu: gozoa, mikatza, kea eta pikantea. Amaitzeko hastapen dastatzea burutuko da, ukipen-pantaila baten eta zentroko pertsonalaren laguntzarekin.
  • Osagarri gisa, Idiazabal bertan dagoen Aranburu gaztandegira bisita bat eskaintzen da.
Helbidea:
Gaztaren Interpretazio Zentroa.
Kale Nagusia, 37
Idiazabal - Gipuzkoa.


Publikoarentzat irekia:
Urtarrilak 1etik aurrera: larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan.
Aste Santuan, Udan eta Gabonetan: egun guztietan.

Ordutegia:

Larunbat, igande eta jai egunak: 11:00tatik 14:00etara  / 16:00etatik - 19:00etara
Gainontzeko egunetan, bisitak aldez aurreko erreserbarekin egingo dira 10 pertsonatik gorako taldeentzat

Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Irailean:
Egunero: 11:00tatik 14:00etara  / 16:00etatik - 19:00etara

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren bisita

  • Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren bisita: 2,30 €/pertsona
  • Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren bisita + Gazta urakin: 3,40 €/pertsona
  • Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren bisita  + Gazta ardoa edo txakolinakin 4,50 €/pertsona

Bisita hau Idiazabal herriko bisita gidatuarekin osa daiteke: Txomenaneko parke botanikoa, San Miguel eliza, Indianoen etxea...

Bisitaren iraupena. Ordubete
Bisitaren prezioa: 75 €/taldeko



Ekei Kulturweb S.L.L.