Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Armagintzaren Museoa

Armagintzaren Museoa

  • Armagintzaren Museoa
  • Armagintzaren Museoa
  • Armagintzaren Museoa
  • Armagintzaren Museoa

Museoak, Eibarko industriaren eta, hortaz, armagintzaren bilakabidean zehar egindako ibilbidea eskaintzen du XIV. mendean hasi eta orain arte.

Udalherria: Eibar

Lekua: Armagintzaren Museoa

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 1,50 / 3,00 €

Armagintzaren Museoa, udalarena izanda, Portalea Kultur Etxearen 5.solairuan dago, herriaren erdialdean bertan, San Andres elizatik gertu. Eraikina, oinarriz, antzinako Aguirre y Aranzabal "A.Y.A" eskopeta-fabrikari dagokio.

Museoak, industriaren bilakaera guztia islatuko duen ibilbidea eskaintzen du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte, 1920an armagintzak pairatu zuen krisiaren ondorioz, nola armaginek, produktuak dibertsifikatzearen bidetik aurkitu zuten irtenbidea erakusten delarik.

Museoan, batetik, Armeria Eskolaren museotik eta beste funtsetatik datorren arma bilduma zabala, eta bestetik, Eibarren egindako hainbat produktu erakusten dira: bizikletak, motorrak, etxetresna elektrikoak, idazmahairako materialak, josteko makinak… Honekin, Eibarko produkzio-barietatea eta bere nazioarteko garrantzia islatzen da.

Aurrenik armagintzak 600 urtetan izan duen bilakabideari buruzko ikus-entzunezkoa topatuko du ibiltariak, eta horren ondoren bi eremutan banatuta dagoen erakusketara iritsiko da.

Lehenengo, arma-bilduma eta eramangarriak diren suzko armen bilakaera erakusteko gunea dugu. Arma-bilduma bera ardatz moduan hartuta, erakusketa iraunkor honek armagintzaren bilakabidea erakutsi nahi dio bisitariari ikuspegi historikotik nahiz teknologikotik.

Armen erakusketa hiru esparruren inguruan dago antolatuta:

  1. Armagintzaren hasierak
  2. Aldaketen sasoia
  3. Industrializazioa

Armak, bakoitzak duen su-sistemaren arabera banatu dira aretoetan eta informazio-panelak izango dituzte lagungarri, testuingururatzeko elementuak eta arma mota ezberdinak fabrikatzeko, kargatzeko eta tiroa jaurtitzeko moduaren inguruko bitarteko infografikoak.

Bigarren eremuak, industria bilakaeraren bitartez, Eibarko historian zehar ibilbide bat egitera gonbidatzen gaitu. Bisitariak, XIV. mendetik gaur egun arteko, garapen ekonomikoa eta produkzio-garapena ezezik, hirigintza eta gizarte hazkundea ere ezagutzeko aukera izango du. 7 gunetan banaturiko eremu honek ekonomía eragileak izan diren eta gaur egun eragileak diren elementuak erakusten duen paseo bat eskaintzen du.

"Armagintzaren hiria" bezala ezagututa, Eibarko industriak nahiz eta bere jatorria armetan eduki, ez du armak bakarrik ekoiztu. Orbea, Lambretta, Alfa edo BH bezalako izenak belaunaldi askoren buruan daude.

INFORMAZIO OROKORRA:

Kokapena eta harremana:

  • Armagintzaren Museoa:
    Bista Eder,10 5º, Eibar
    tel.943708446 / E-mail: museo@eibar.net
    http://www.armia-eibar.net

Elbarriak:

  • Armagintzaren Museoak higikortasun mugatua duten bisitarientzat sarbidea bermatzen du eta gurpil-aulki bat dauka, behar izanez gero.

Nola iritsi ibilgailuz:

  • Museoak ez du bisitarientzako aparkaleku zerbitzu propiorik. Ibilgailu partikularrez etorriz gero, bi aparkaleku daude inguruan.

Ordutegia eta tarifak

Ordutegia:
Urritik - Ekainera : asteazkenetik  larunbatera 16:00-20:00 Igandetan 10:00-13:00
Uztaila eta iraila asteartetik ostiralera 16:00-20:00.
Abuztua: asteartetik ostiralera 10:00-13:30.

Itxiera egunak:
Astelehen guztiak. Astearteak (uztaila, abuztua eta irailan izan ezik).

Bisita gidatuen ordutegia:
Beharrezkoa da bisita gidatua 943 708446 edo  943 708400 telefonoan adostea edo hurrengo eskabide-orria bete eta museora  helaraztea. Eskaera-orria

Tarifak:
Orokorra: 3,00 euro
Murriztua: 1,50 euro (erretiratuak,  langabetuak eta 26 urtetik beherako ikasleak). Aurretik egiaztatuta.
Doakoa: 7 urtetik beherakoak, eta  gainontzekoak, ostegunetan (Museoaren Eguna).

Taldeak
Murriztua: 2,00 euro/per. (8 pertsona baino  gehiago)
Doakoa: Eibarko derrigorrezko eskolatze  ikastetxeak.

Bisita gidatua: 18 -22 pertsonako taldeak. Sarrera ez du barne hartzen 40,00 euro.

Bisita gidatua talde txikientzat: sarrera barne 73,00 euro.

Audio-gidak:

Ibilbidea norberarendako bakarrik diren azalpenekin egin nahi izanez gero, Museoak audio-gida bat ematen du. Gidak harrera-lekuan hartu daitezke. (2,00 €)

Informazioa eta dokumentazioa:

Informaziogune interaktiboek argibide gehiago jasotzeko aukera ematen dute. Horrezaz gain, bisitariak ikus-entzunezkoak eta infografiak izango ditu aukeran.
Dokumentazio-guneak bisitariari gure historia sakonago ezagutzeko aukera ematen dio, datu-base osoa eta gaiaren inguruko bibliografia luze bezain zabala eskaintzen baitu.

Proiekzio aretoa:

Dokumentalak ematen dira, bisitaria Eibarko industriaren 600 urteetan barneratzeko modukoak.

Denda:

Museoaren dendan armagintzaren historiarekin zerikusia duten argitalpenak daude, baita beste objektu eta opari batzuk ere.

Jarduerak eta tailerrak:

Hezkuntza zentroak: Bisita gidatuez gain, Museoko instalazioetan hainbat tailer hezitzaile egiteko aukera dago. Taldeen arduradunek doako bisita gidatua egin dezakete aurrez, museoak eskaintzen dituen programak eta baliabideak ezagutzeko.
Familiak: "Arkatza Museoan", 6 eta 9 urte arteko umeak dituzten familientzako jolas hezitzailea.

Harreralekua eta atsedenlekua:

Harreralekuan ongietorria eta laguntza ematen zaio bisitariari, eta jantzizaindegi zerbitzua ere eskaintzen zaio. Bertan berokiak eta erakusketan sartu ezin daitezkeen objetuak utzi daitezke, hau da, aterkiak, poltsa handiak, bizkar-zorroak… Higiene-arrazoiak direla eta, animaliak, janariak, landareak, etab. ere ezingo dira sartu.
Museoak atsedenlekua ere badauka.

Portalea Kulturetxeko beste zerbitzu batzuk

Armagintzaren Museoaz gain, honako zerbitzu hauek daude Portalea Kulturetxean: udal liburutegia (link: http://www.bibliotecaspublicas.es/eibar/index.jsp), 700 m²-ko erakusketa aretoa, 113 eserlekuko hitzaldi aretoa, Zeramika, Margo eta Marrazketa Udal Eskolak, eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolak. Kafetegi-jatetxea ere badago.



Ekei Kulturweb S.L.L.