Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Oiasso, Erromatar Museoa

Oiasso, Erromatar Museoa

  • Oiasso Museoa

Museoak aukera eskaintzen du modu atsegin batez Oiasso ezagutzeko espazio desberdinen bitartez, alegia, erromatar munduaren inpaktua gizarte indigenan, portuaren aurkikuntza arkeologikoa eta hiriko bizimodua gure aroko I. eta II. mendeetan.

Udalherria: Irun

Lekua: Oiasso - erromatar Museoa

Ordua:  

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 6,10 €

Irungo Udala

San Juan Harria Enparantza<br>Plaza San Juan Harri (20300) Irun

Telefonoa: 943649200
Faxa: 943649400
Weba: http://www.irun.org
Emaila: ayuntamiento@irun.org

Oiasso XX. Mendearen amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologikorik garrantzitsuena da. Ezerezetik hiri erromatar bat sortu da, zeinaren azalera urbanoa 15 eta 20 hektarea bitartean dagoela kalkulatzen den. Hiriaren hazkuntza portu bikainaren inguruan, gure aroko 50 eta 150. urteetan jarduera handia baitzuen, eta Aiako Harriko mea ustiaketaren inguruan gertatu zen.

Beste indusketa arkeologikoetatik ondorengoak identifikatu ahal izan dira: hiriaren kanpoaldean kokatzen zen nekropolia, alegia, Ama Xantalen ermitaren barnean; Higer (Hondarribia) lurmuturraren oinetan ditxo bat, bertan babesten baitziren ontziak; erremintari baten tailerra; Bidasoa zeharkatzen zuen zubia eta hiriko termak edo bainu publikoak.

Tokia:

  • OIASSO Erromatar Museoa
    Eskoleta kalea, 1 - 20302 IRUN
    Telefonoa: 943639353
    Posta elektronikoa: info-oiassomuseo@irun.org

Museoaren ordutegia:

Iraila - Martxoa
Asteartetan, asteazkeneta, ostegunetan eta igandetan: 10:00-14:00
Ostiraletan eta Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Apirila - Abuztua
Asteartetatik larunbatera: 10:00-20:00
Igandetan: 10:00-14:00
Astelehenetan eta igande arratsaldetan itxita

Bisita gidatuak
Bisita gidatuak (ordua eskatzeko telefono honetan 943.63.93.53)
Irteerak larunbatero 11:00etan Xantalengo aztarnategi arkeologikora eta museoa bisitatzera. Prezioa: 5,50 €

Prezioak:

  • Museoa: 6,10 euro (reducida: 3,75 euros)
  • Bisita Gidatua Museora: 9,00 euro (tarifa murriztua: 7,00 euro)
  • Bisita Giadatua Museora + Xantalen Ermita: 13,00 euro (tarifa murriztua: 10,00 euro)
  • Igandeetan 50% murrizketa

    Más información en info-oiassomuseo@irun.org.



    Ekei Kulturweb S.L.L.