Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Artzaintzaren Ekomuseoa

Artzaintzaren Ekomuseoa

  • Kartela
  • Artzaintzaren Ekomuseoa - Erreizabal Museoa
  • Artzaintzaren Ekomuseoa - Erreizabal Museoa
  • Artzaintzaren Ekomuseoa - Erreizabal Museoa
  • Artzaintzaren Ekomuseoa - Erreizabal Museoa
  • Imagen 6 de la galería de Artzaintzaren Ekomuseoa

Erreizabal baserria Legazpiko udalerriko Telleriarte auzoan dago eta artzaintzari eta gaztagintzari erabat loturik dago. Oraingoan erronka berri bati ekin dio baserriak eta artzaintzaren lehena oraina eta geroa erakusten duen erakusketa berri bat zabaldu du.

Udalherria: Legazpi

Lekua: Erreizabal Baserria

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 4,00

Lenbur Fundazioa

Bikuña Jauregia<br>Bikuña Enea, 16. (20230) Legazpi

Telefonoa: 943731895
Faxa: 943731886
Weba: http://www.lenbur.com
Emaila: mirandaola@lenbur.com


Informazio Bulegoa.
Burdinolaren martxa jartzea
Baseliza.
Diaporama.
Artisau eta Oroigarrien denda.
Aterpetxea eta Taberna.
Burdinolara Bisita Gidatua.
Igaralde Errotara Bisita Gidatua.
Udanako Meategi Konplexura Bisita Gidatua.
Gazte Parkea eta Pilotalekua.
Mahaiak eta Erretegiak.
Komunak
Oinezko eta mendi bizikletazko ibilbideak.

Museo horrek, zalantzarik gabe, kokatua dagoen lurraldearen garapen kultural eta ekonomikoa bultzatuko du baina, batik bat, Euskal Herriko bizilagunen memoria kolektiboa gordetzeko balioko du.

Erreizabal baserria bizirik dagoen baserria eta lanean jarraitzen duen baserria da eta bertan artzaintzarekin zerikusi duen guztiaren berri jaso dezakegu, artzaintza sortu zenetik gaurdaino.

Lanabesak, antzinako artzaintza eta dagoeneko desagertuta dagoen bizimodu bat. Baina ez da atzera begiratzea bakarrik, hortaz gain Erreizabal baserria artisautza-zentroa da eta gazta nola egiten den eta abereak nola gobernatzen diren ikus daiteke. Museoa baserriko ganbaran dago kokatua, 160 m2 ditu eta bi gunetan dago banatuta. Lehenengo gunean "Atzoko eta gaurko Artzaintza" izeneko ikus-entzunezkoa ikus daiteke. Artzaintza iruditan ikusteko eta paisaiaren soinua entzuteko aukera paregabea; artzainaren lana eta urtaro desberdinetan abereekin egin beharreko lanak ezagutzeko bera. Bigarren gunean erakusketa iraunkorra topatuko dugu: artzaintzaren ingurune fisikoa, artzainak gizatartu duen paisaia, abereen transhumantzia, bordako artzaintza, kortak eta artzain-txabolak, latxa arraza, ardiaren bizi-zikloa, artzaintza eta Idiazabal gazta eskuz nola egiten den: tradizioa eta gaurkotasuna. Gaiaren diskurtsoa nahiz museoaren muntaia K6 Gestión Kultural enpresak egin du.

Erreizabal Ekomuseoak halaber, aukera gehiago eskaintzen ditu; bisita gidatuak hitzartzea, gazta egiteko tailerretan parte hartzen eta Idiazabal gazta bertan erosteko aukera. Juan Jose Aranguren eta Arantxa Segurolak ekintza hau bere kalitatea galdu ez duen industria batean bilakatu dute. Honen adibide lehiaketa eta peri ezberdinetan irabazi dituzten sari anitzak dira. Industria horretan ohizkoak diren teknikak jarraitzen dituzte, bertara egin daitekeen bisitan ikusiko denez.

Erreizabal baserrira heltzeko, kotxez joanez gero, Legazpitik Oñatirantz doan errepidea hartuko dugu eta hiru bat kilometroetara ezkerrerantz dagoen gurutze bide bat dago, Brinkola auzora eta Barrendiolako Urtegira doana. Gutxi gora behera kilometro batetara Aterpetxea ikusiko dugu, eta bere eskuinalderantz dagoen desbiderapena hartu eta Ekomuseora iritsiko gara.

Nahi izanez gero, baita ere 30 minututako ibilaldi atsegin bat eginez iritsi gaitezke. Ibilaldia Mirandaola Parketik hasiko gara, bertan ibilaldiaren informazioa eta Lenbur Lurralde-Museoak eskaintzen duen ikustaldi ezberdinetako sarrerak jaso ditzakegu.

Bisitak:
Igandero bisita gidatuak + gazta pintxo 11:00etan (Derrigorrezko erreserba)
Prezioa: 4,00 €
Iraupena: Ordu bat

Gainerako egunetan: taldeak bakarrik
Erreserbak: Lenbur Fundazioa 943 730428



Ekei Kulturweb S.L.L.