Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Eureka! Zientzia Museoa

Eureka! Zientzia Museoa

  • Eureka! Zientzia Museoa

Zientziaren eta telekomunikazioen mundua beste begi batzuez begiratzen lagunduko digun kokagunea. Eureka! Zientzia Museoa, gure jakin minak bakarrik gidatuko duen ibilaldiko protagonista izango gara. Laster etorri ahal izango zara eta zuk zeuk frogatu ahal izango duzu denok dugula ukitu zientifikoa. Misterioa diruditen fenomenoak argitzea dela. Eta bitxikeria bada ere, dibertsioa ere zientzia dela.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Hasiera: 2017/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 7,00 / 10,00 €

kutxaren Gizartekintza den Eureka! Zientzia Museoa

Paseo de Mikeletegi, 43-45 (20009) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943308211
Faxa: 943308240
Weba: http://www.eurekamuseoa.es
Emaila: eureka@eurekamuseoa.es

Ingurune natural batean dago Eureka Zientzia Museoa, Donostiako Miramon Parke Teknologikoan, hirigunetik hamar minutura. Zientzia gizarteratzeko 8.000 m2 baino gehiagoko zentroa da, adin guztietakoentzat egokia; bertan, sentsazioekin jolasten da, sistema interaktiboen bidez.
Erakusketa iraunkorra kokatzen diren 169 modulu esperimentalez gain, 4-9 urteko haurrei zuzendutako areto berri bat dugu: Txikiklik, bertan basoan bizi diren animaliak eta gizakien zentzumenak ere ikusteko aukera izango dugu. Bestalde, 142 eserleku dituen Planetarium digitala dugu, hainbat aukera dituena: ikuskizun ugari, behatoki astronomikoa 30 m-ko dorre batetik izarrak ikusteko.Azkenik, simulagailuak dituen 300m2-ko eremu ludiko bat, bisitaria sentsazioz beteriko mundu batera eramaten duena. Familia eta gazteentzako ezin hobea da. Nobedadeen artean, hor dituzu F1 auto bat, MAXFLIGHT hegaldi-kabina eta Orion ontzia. Eta ez ahaztu gure Errusiar Mendian ibiltzea!

Egitaraua:

Asteburuetan eta jaiegunetan bisita gidatuak eskaintzen dira, bai eta museoa ezagutzeko bisita gidatuak ere. Gainera, Eureka!Zientzia Museoko ikuskizunek tente jarriko dizute ilea Elektrizitatearen Antzokian (urte osoan antolatzen dira eta adin guztietarako dira, batez ere familientzat, taldeentzat eta enpresentzat).

Haurrentzako egitaraua:

Jarduera ugari eskeintzen ditugu haurrentzako. Planetarium Txikian izarrak ikusteko saioak eta ekitaldiak Txikiklik-ean.

Planetarium

  • Negua- Irailak 1etik ekainak 30era:
    • Asteartetik ostiralera: 17:30 eusk/ 18:00 gazt
    • Asteburu eta jai egunetan: 12:00 eusk/13:00 gazt/17:00 eusk/18:00 gazt
  • Udara (Uztaila / Abuztua) eta Aste Santua
    • Astelehenetik igandera eta jai egunak: 12:00 eusk/13:00 gazt/18 eusk/19 gazt

Nola Iritsi:

  • Autoz
    • Irun-Donostia:
      • N-I: Amara, Irteera 7, Anoetako estadioa, ospitaleak, Miramon Parke Teknologikoa
    • Bilbao-Donostia:
      • A-8: Irteera 10, Bilbao N-634 Urbil Merkataritzagunea, irteera: 455, Errekaldeko auzoa; Hernaniko norabidean, Galarretako frontoia, ospitaleak, Miramon Parke Teknologikoa.
      • N-I: Amara, Irteera 7, Anoetako estadioa, ospitaleak, Miramon Parke Teknologikoa.
    • Vitoria-Donostia:
      • N-I: Amara, Irteera 7, Anoetako estadioa, ospitaleak, Miramon Parke Teknologikoa
  • Autobusa
    • 31, 35 eta 28. linea
  • Trenez
    • Renfe: Norteko geltokia
    • Euskotren: Amarako geltokia. Anoeta
  • GPS:
    • 43º 17' 30.55"-1º 59' 4.59"

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00tatik 20:00tara.
  • Larunbata igandea eta jai egunetan 11:00etatik 21:00etara.

Kontaktua:




Ekei Kulturweb S.L.L.