Udalherria: Zerain
Lekua: Turismo Bulegoa
Hasiera: 2017/01/1
Amaiera: 2021/12/31
Zerain Dezagun Fundazioa
Herriko Enparantza, z/g. (20214) Zerain
Telefonoa: 943801505
Faxa: 943801606<br>943801869
Emaila: mandio@zerain.com
Museo Etnografikoa:
Zeraingo bizitzaren bilakaera erakusten du,diaporamaz ere baliatuta.
1711.urteko Gartzela:
Garai bateko gartzela barregina da. Galeretara zaramatzaten presoentzako pasaerako gartzela bezala eta Zeraingo burdin meatzetan lan eginez kondena betetzen zuten presoentzat erabiki zen.
Larraondoko zerrategi Hidraulikoa:
XIX. mendean egin zen eta oraindaino bertan daude orduko makina eta erreminta guztiak.
Aizpeako Meatzeak:
Burdin harria ateratzeko eta garraiatzeko meazuloak eta lehen tratamendua (kiskaltzea) ikus daitezke.
Ordutegia:
Goizean: 11:00 - 14:00.
Arratsaldean: 16:00 - 19:00.
Museo txiki honek Goierriko herri honen bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea du helburu. Atal desberdinetan, herriaren prozesu historikoa adierazten duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meagintza garaitik igarota, gaur egunera arte. Orain gutxi, gainera, museoko eduki guztiak era digitalean azaltzen dituen ikus-entzunezko multimedia berritzailea jarri dute bisitarien ikusgai.
Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan da, erakusgai denak borondate osoz eskainiak izan direlako sortu baita.
Bisita ordutegiak:
Larunbat eta Igandetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Astelehenetik Ostiralera: 10:30etatik 13:30etara eta 14:00etatik 19:00etara
Harremanak:
Telefonoa: 943 801505
Faxa: 943 801606
Posta elektronikoa: turismobulegoa@zerain.com