Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Albaola Itsas Kultur Faktoria

Albaola Itsas Kultur Faktoria

  • Albaola
  • Albaola
  • Albaola

Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espezio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.

Udalherria: Pasaia

Lekua: Ondartxo Ontzigunea

Hasiera: 2024/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak: 7,00 €

Nazioarteko ontzigintza tradizionaleko eskola, nabigazio eskola, itsas modelismo tailerra, Irrien Lagunen txokoa, itsas antzokiko arte eszenikoen progamazioa eta Auzolan boluntario taldeak osatzen dute euskal itsas ondarea ezagutzera emateko helburua duen unibertso itsastar hau. Esperientziaren eta bizipen zuzenaren bidez ezagutzaren bila doazen nabigazio liluragarriak abiatzen dira Faktoriaren kaiatik.


ORDUTEGIA

IREKITA
Astearte eta igandeetan: 10.00 – 14.00
Asteazkenetik larunbatera bitarte: 10.00 – 14.00 eta 15.00 – 18.00
Jaiegunetan zabalik

ITXIERA EGUNAK:

ASTELEHENETAN ITXITA (jaiegunak eta jaiegun bezperak izan ezik)
* GABONAK: abenduak 23, 24, 25, 30 eta 31 eta urtarrilak 1 eta 6 ITXITA

BISITA LIBREA

Sarrera orokorra: 10,00 €.
Sarrera murriztua: 7,00 € (25 urtetik beherako ikasleak, 65 urte baino gehiagokoak, kide ugariko familiak, guraso bakarreko familiak, langabetuak, ezgaitasuna duten pertsonak, 10 heldu baino gehiagoko taldeak).
Dohako sarrera: 6 urtetik beherako haurrak, lagundurik.
Erosi sarrera hemen:Sarrerak Bisita librea

BISITA GIDATUA

Sarrera orokorra + bisita gidatua: 14€/pertsonako.
Sarrera murriztua + bisita gidatua: 11€/pertsonako.
Doan: 6 urtetik beherako haurrak, lagundirik.
Erosi sarrera hemen: Sarrerak - Bisita mistoa

TALDE BISITAK

Bisita pribatua: sarrera + 100€ taldearentzat.
Sarreretan %10eko deskontua ondorengo txartelen* jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba eta Nekatur.

*Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.
*BEZ barne.
Bisita pribatua erresebatzeko: info@albaola.org helbide elektronikoaren bitartez kontakta gaitzakezue edo 943392426 zenbakira deituz.

NON GAUDE
Albaola, Itsas Kultur Faktoria San Pedroko “puntetako” bidean kokatuta dago.

Kokapena

Albaola, Itsas Kultur Faktoriaren kokapena

Albaola Faktoria, Ondartxo ibilbidea 1 - 20110 Pasai San Pedro (Gipuzkoa)
Tfno: 943 392426 | Fax: 943 392426

Trintxerpeko aparkalekuan autoa uztea gomendatzen dizugu, bertatik Faktoriara 15 minutuan oinez edo aparkalutik gertu aurkituko duzun motora zerbitzua erabiliz 10 minututan helduko zara.

Motora Zerbitzua Trintxerpe - Albaola
Egunero - Udako ordutegia (Abuztuak 31ra arte).
Trintxerpeko portutik irteerak: 10:00/11:00/12:00/12:45/15:00/ 16:00/17:00/17:45
Albaolatik irteerak: 11:30/12:30/13:30/14:00/16:30/17.30/18:30/19:00.
Lekua: Trintxerpeko kaian (Azti-Tecnalia parean)

Donostia-Albaola arteko ibilaldia
Ostiral eta igandetan.
Donostiako portutik irteerak: 10:30 / 12:00
Albaolatik irteerak: 11:15 / 12:45





Ekei Kulturweb S.L.L.