Udalherria: Azpeitia
Lekua: Azpieitiako San Inazioren Jaiotetxea
Hasiera: 2024/01/1
Amaiera: 2024/12/31
San Inazioren Jaiotetxea.
Loiolako Santutegia <br> Santuario de Loiola (20730) Azpeitia
Telefonoa: 943816508
Urtean zehar Loiolara hurbiltzen diren milaka bisitarientzat derrigorrezkoa da San Inazioren Etxea ikustea. Eraikin garrantzitsu hau erabat inguraturik dute Santutegiko kanpoko fatxadako hormek eta horregatik ez da kanpotik ikusten. Basilikaren alboko ate batetik sartuta, bisitariek patio txiki bat ikusiko dute, eta bertan Iñigo Loiolakoaren eskultura. Iñigo zaurituta dago ohatilan, eta ondoan San Inazioren Etxera sartzeko atea dago.
Santua hor jaio zelako garrantzitsua izateaz gain, Loiolako dorretxeak historia luze eta garrantzitsua du, Loiolatarren aspaldi--aspaldiko oinetxe gisa. Ia osorik gorde da eta fatxadan mudejar estiloaren eragina nabaritzen zaio, XV. mendean izandako azken berrikuntzaren ondorioz.
Santutegiko harrera
Urteko egun guztietan
Iraila - Maiatza: 08:00 - 14:00 / 15:30 - 19:00
Ekaina - Iraila: 08:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30
Bisitak
Urteko egun guztietan
Iraila - Maiatza: 10:00 - 13:00 / 15:30 - 19:00
Ekaina - Iraila: 10:00 - 13:30 / 15:30 - 19:30
[azkeneko sarrera, ateak itxi baino 45 minutu lehenago izango da]