Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. ERLATEGI DIDAKTIKOA - Pagoeta Natura Parkea

ERLATEGI DIDAKTIKOA - Pagoeta Natura Parkea

  • Kartela
  • Kartela

Iturraran Parketxetik gertu eta helburu didaktikoekin erlategi bat eraiki da eta bisita gidatuetan erlauntzen egitura eta antolaketa ikusi ahal izaten da, erleen bizimodua zuzen zuzenean jarraitzeko prestatua baitago

Udalherria: Aia

Lekua: Pagoeta Parkeko Interpretazio Zentroa

Hasiera: 2024/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak: 2,50 / 3,50

Pagoeta Parkeko informaz. eta interpretazio Zentr

Iturraran baserria<br>Caserío Iturraran (20809) Aia

Telefonoa: 943835389 / 943428843

Erakusketak bi zati ditu.
Bata, Pagoetako Ingurune Fisikoa, hau da, habitak zehatz honetan bizi izan diren pertsonen historia eta izaera nolabait baldintzatu duten faktore naturalak azaltzen dituena.
Bestea, Gizakiaren Aztarrena, Pagoetako giza ingurunearen alderdi kulturalak eta etnografikoak erakusten dituena.
Bigarren areto honetan, lanabes, diagrama, maketa, erreminta eta hainbat testu labur erakusten dira, hobnako gaiak ikitzen dituztenak: baserria, komunikabideak ata garaoa, bide eta galtzarak, ganadua eta etxeko animaliak , iraupeneko industriak eta eratorriak, artilea, linua, sagardoa eta txakolina, egurra eta zurgintza, ikazkintza, burdingintza, karobiak eta errotak.

Ordutegia:
Uztail, abuztu eta irailean:
Asteartetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:30-18:30.
Besteak:
-Larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00-14:00.
Bisita gidatuak urte gustian egin daitezke, aldez aurretik eguna eta ordua hitzartuta, nahiz eskoletako nahiz bestelako taldeak izan.


Euskal Herriko erle beltza da bertan daukaguna Bertako erlea da, ekoizpen erregular bat ziurtatzen du, zainketa minimoa behar du eta ekosistema mantentzeko beharrezkoa da

Gure ekosistemen polinizatzaile nagusienetakoa da, horregatik da hain garrantzitsua bere kontserbazio eta zabalkuntza

Bisita gidatuak:
Helduak 3,50€
Haurrak 2,50€
Gutxienez 10 pertsonako taldeak osatu behar dira
Aurretik hitzartutako taldeek lehentasuna dute



Ekei Kulturweb S.L.L.