Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Luberri Ikasgune Geologikoa

Luberri Ikasgune Geologikoa

  • Erakusketato Irudia

Luberri Ikasgune Geologikoan Oiartzungo bailararen, Oarsoaldearen eta Aiako Harria Parke Naturalaren aberastasun geologikoa eta paleontologikoa ezagutuko ditugu.

Udalherria: Oiartzun

Lekua: Luberri Ikasgune Geologikoa

Hasiera: 2023/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak: 3,00 euro

Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa

Polígono Pagoaldea 41-41, Barrio Ergoien (20180) Oiartzun

Telefonoa: 943 260593 <br>943 260594
Weba: http://www.luberri.org
Emaila: info@luberri.org

Bisitariek museoko gai guztien sorrera, ezaugarri nagusi eta agertokiei buruzko argibideak jakin ahal izango dituzte euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzitako horma-irudi ikusgarriei esker.

Azken 1.000 milioi urteetan zehar bidaia zoragarria egingo dugu. Fosilak eta arrokak gertatutakoaren gidaririk hoberenak izango dira.

Museoak bi areto tematiko dauzka:

  • Euskadiko historia geologikoa. Euskal geografiaren fosilik adierazgarrienak azaltzen dira. Gainera, azken 600 milioi urtetan bizi ziren landareei eta animaliei buruz informazio osoa ageri da.
  • Arrokek dituzten geruzak, fosilak eta mineralak ezagutuko ditugu eta jatorrietan, bizitzaren eboluzioan eta bizi garen espazio fisikoa eratzeko prozesuetan sakonduko dugu.
  • Oiartzungo bailararen geologia. Bigarren aretoan Aiako Harria Parke Naturala eta Oarsoaldea sakonago ezagutuko dugu.

Bisita Gidatuak aldez aurretik telefonoz hitzartuak.

Ezaugarriak: oinez.
Iraupena: ordubete.
Prezioa: 3,00 €/pertsona .
Taldeak: gehienez 30/40 pertsona.

Ordutegia:
A ldez aurretik hitzartua (malgua).
Asteartetik larunbatera: 9:30-14:00/16:00-18:00
Astelehen eta igandetan itxita.

Oharra: Adin guztietarako.

Luberri-Oiartzungo Ikasgune Geologikoa
Pagoaldea pol., 41-42
Ergoien auzoa
20180 Oiartzun
Tel.: (00 34) 943 260 593 / 594
E-mail: geoluberri@euskalnet.net



Ekei Kulturweb S.L.L.