Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antzerkia: "Gizon zoriontsuaren alkandora"

Antzerkia: "Gizon zoriontsuaren alkandora"

  • "Gizon zoriontsuaren alkandora" antzezlanaren kartela

Tolosako 40. "Titirijai" Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren barruan, Teatro Paraiso konpainiak "Gizon zoriontsuaren alkandora" haurrentzako antzezlana eskainiko du.

Udalherria: Tolosa

Lekua: Topic - Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

Ordua: 18:30

Hasiera: 2022/11/27

Amaiera: 2022/11/27

Sarrerak: 7 / 4

Tolosako Ekinbide Etxea.

E. Arrese, 2 (20400) Tolosa

Telefonoa: 943650414<br>943698028

Antolatzailea:
- ZUMARDI Naturaren Jardunaldiak.
- Nazioarteko Abesbatz Lehiaketa.
- Nazioarteko TXOTXONGILO Jaialdia.

  • Testuaren egilea:Leon Tolstoi
  • Zuzendaria: Ramón Molins
  • Ekoizpena: Paraiso Antzerkia
  • Aktoreak: Ainara Unanue eta Aitor de Kintana
  • Musika: Antoni Tolmos
  • Jantziak: Fes-t'ho mirar
  • Argiztapena: Javier García eta Asier Calahorro
  • Teknika: Objektu manipulazioa
  • Gomendatutako adina: Familiarra
  • Iraupena: 55'
  • Hizkuntza: Hitzik gabe

BAZEN BEHIN oso gaixorik zegoen tsar bat. Diagnosia: "Gizon hau ez da zoriontsua"; sendabidea: "Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, tsarrak horren alkandora jantzi dezan". Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, hau da, zoriontasuna bilatzera.
Horretarako, teknologia berriak eta antzerkigintzarik funtsezkoena uztartu nahi izan ditugu marrazki bizidunez, objektuz, musikaz eta hainbat egoeraz osatutako unibertso bat sortzeko. Helburua, galdera handi baten erantzuna bilatzea: Nor da munduko gizon edo emakumerik zoriontsuena?
"Gizon zoriontsuaren alkandora" lanak Tolstoiren kontakizuneko pasaiak eta irudiak birsortzen ditu, irudizko eta poesiazko dramaturgia bat garatuz. Asmoa ez da dekoratuak marraztea edo paisaiak erakustea, ikusleek beren imaginarioan oinarrituta osatu beharko dituen espazioak iradokitzea baizik. Horretarako, bi baliabide hauek bateratzen dira: erabilera berriak eman zaizkien eguneroko bizitzako objektuak, eta modurik modernoenean editatu, tratatu eta erreproduzitutako irudien proiekzioak.
Soka batetik eskegitako oihalak eta maletak dira espazioak sortzeko eta animazioak zein gainerako irudizko efektuak proiektatzeko baliatzen dituzten osagai nagusiak. Hori guztia ikusleak etengabe aho zabalik edukitzeko.
Zoriontasunaren funtsa ez da beti nahi dena egitea, baizik eta egiten dena beti maitasunez egitea

Sarrerak:

  • Helduen sarrera: 7 €
  • Haurren sarrera: 4 €
  • Familia ugariak eta TOPIC-eko lagunak
    • Helduen sarrera: 5 €
    • Haurren sarrera: 3 €
  • Jaialdiko ikuskizun guztietarako sarrerak www.topic.eus atarian daude salgai baita TOPIC-eko leihatilan ere.
    • Ordutegia:
      • Asteartetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara
      • Asteburua, 10.00etatik 14.00.etara eta 15.30etik 19.30era.
      • Astelehenetan itxita.


Ekei Kulturweb S.L.L.