Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. "Titirijai" Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia 2022

"Titirijai" Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia 2022

  • Tolosako "Titirijai" Jaialdiaren kartela 2022

Tolosako "Titirijai" Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren 40. edizioa.

Udalherria: Tolosa

Lekua:  Tolosa

Hasiera: 2022/11/19

Amaiera: 2022/11/27

Tolosako Ekinbide Etxea.

E. Arrese, 2 (20400) Tolosa

Telefonoa: 943650414<br>943698028

Antolatzailea:
- ZUMARDI Naturaren Jardunaldiak.
- Nazioarteko Abesbatz Lehiaketa.
- Nazioarteko TXOTXONGILO Jaialdia.

Ez dira garai errazak izan Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdirako, baina zailtasunak zailtasun, aurten ospatzeko moduan dago. Lau hamarkada bete dira Tolosan (Gipuzkoa) modu apalean hasi zenetik. Miguel Arretxe eta Idoya Oteguiren eskutik ospea eta errekonozimendua hartzen joan zen Titirijai, Leidor eta TOPICeko antzoki eta kaleak betetzen dituzten konpainiei esker gainera, beste herri batzuetara ere joaten baitira Jaialdia zabaltzera.

Ikuslego familiar eta heldua Tolosara hurbildu ahal izango da aurten txotxongiloen artean oinarritutako ikuskizunez gozatzeko, azaroaren 19tik 27ra. Aurten, gainera, etapa berri bat hasiko da TOPICen, Juanjo Herrero eta Estitxu Zalduaren zuzendaritzakidetzarekin, orain arte zuzendari izan den Idoya Oteguiren lekukoa hartuz. Belaunaldi aldaketa da hau, talde honek egingo duen trantsizio bat da eta horrenbeste urteetan ospetsua izan den Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, hala izaten jarraitzeko lanean arituko dira.

Horregatik, 40. edizio honetan elkarrekin gozatzeko, Tolosan ospatuko diren ikuskizun, jardunaldi, udazkeneko eskola, erakusketa eta omenaldiak zuekin partekatzea espero dugu.

Bertan itxarongo zaituztegu!

Konpainiak eta antzezlanak:

  • Cía Blagoevgrad State Puppet Theater; Folk Magic From Pirin
  • Cía Cal Teatre; Mentira Cochina
  • Cía Don Davel; La Increíble Historia De Elzear Duquette
  • Cía Farres Brothers; Orbital
  • Cía La Main D´Ouvres; Ici Et Là
  • Cía Labú Teatro; Bianco
  • Cía Michele Caffagi; Controvento
  • Cía Partículas Elementales; Quiero La Luna
  • Cía Pea Green Boat; Gnoma
  • Cía Pélélé; La Muerte De Don Cristóbal
  • Cía Singe Diesel; Kazu
  • Cía Titelles De Lleida; ¿Dónde Vas, Moby Dick?
  • Cía Titiriteros De Binéfar; Jauja
  • David Zuazola; Robot
  • Dora Cantero; El Tiempo De Las Tortugas
  • Jokai Konpainia; Larun
  • Markeliñe Konpainia; Gran Mamut
  • Teatro Paraíso Konpainia; Gizon Zoriontsuaren Alkandora + Leihoak
  • Toni Rumbau; El Titiretero, El Doble Y La Sombra
  • Zurrunka Konpainia; Gure Kanoa

Beste Jarduera Batzuk

Titirijaieko Jardunaldiak

Edizio honetan, topaketa-jardunaldi batzuk diseinatu ditugu estatuko eta nazioarteko hainbat profesionalekin. Bertan, beren gogoetak eta bizipenak azalduko dizkigute, esparru oso zehatz baten barruan. Indarkeria eta Txotxongiloen Antzerkia goiburupean egingo dira jardunaldi horiek, eta mota horretako arazoei buruz hitz egin nahi da, indarkeriaren fenomenoa ardatz hartuta, ikuskizunen barruan edo kanpoan ikusita, eta, era berean, txotxongilo-antzerkia tresna praktiko gisa, ezagutzarako eta inguruneko indarkeria esplizituko testuinguru bihurtzeko tresna gisa baliagarria izan daitekeen aztertuko da.

Hori dela eta, Titirijaiko zuzendaritzak erabaki du eztabaidak osagarriak eta desberdinak diren hurrengo hiru gaietan oinarritzea:

  • Txotxongiloa ezagutzarako eta eraldaketarako tresna gisa gatazken bihotza.
    • Data: Asteazkena Azaroak 23
    • Ordua: 17:00etatik 19:00etara
    • Lekua: Topic-Ambigú
    • Parte-hartzaileak: Karim Dakroub eta Dadi Pudumjee
    • Moderatzailea: Toni Rumbau
  • Txotxongilo Antzerkiaren barruko indarkeria edo, beste hitz batzuetan esanda, txotxongilo berberek sortutako indarkeria.
    • Data: Ostirala Azaroak 24
    • Ordua: 17:00etatik 19:00etara
    • Lekua: Topic-Ambigú
    • Parte-hartzaileak: Paz Tatay eta Eugenio Navarro
    • Moderatzailea: Toni Rumbau
  • Txotxongilo-antzerkiaren inguruko kanpoko indarkeria.
    • Data: Osteguna Azaroak 25
    • Ordua: 17:00etatik 19:00etara
    • Lekua: Topic-Ambigú
    • Parte-hartzaileak: Adolfo Ayuso, Roberta Colomo eta David Zuazola
    • Moderatzailea: Toni Rumbau

Erakusketak

Jordi Bertran, txotxongilolariaren 45 urte

  • Datak: 2022/09/30 – 2023/02/28
  • Lekua: TOPICeko aldizkako erakusketa aretoa
  • Prezioa: 4€ Helduak| 3€ Haurrak

Erakusketa honetan ikusiko duzuen bizi-abentura 1977ko apirileko ilunabar batean hasten da. Urte hartan, Jordi Bertran Txotxongilo Tailer Taldearekin elkartu zen, Pepe Otalek zuzenduta, eta txotxongiloen lilura eta komunikatzeko gaitasuna ezagutu zituen.

Ondoren, bi taldetan parte hartu zuen: Bartzelonako Col·lectiu d 'Animació (1978), Carles Cañellasek zuzendua, eta La Companyia Ambulant Els Farsant (1979-1987), zeinaren sortzaileetako bat izan baitzen. 1987an, bere konpainia sortu zuen, txotxongiloen artea zabaltzeko eta, batez ere, helduengana iristeko.

TOPICetik, Jordi Bertran txotxongilolari eta musikariak 45 urtetan zehar egindako lan bikainaren bilduma bat eskaintzeaz harro gaude. Erakusketa honetan, zalantzarik gabe, inor axolagabe utziko ez duen pieza bikainak eta bitxiak aurkitu daitezke.

Titirijai 40. Urteurrena

  • Datak: 2022/11/19 – 2022/11/27
  • Lekua: TOPICeko Ambigu aretoa
  • Prezioa: Helduak 4€ | Haurrak 3€

Titirijairen 40. urteurrena dela eta, txotxongilo jaialdiaren hainbat ediziotako kartelak jasoko dituen kartel-erakusketa bat proposatzen dugu. Ale bakoitzak edizio bakoitzerako sortutako diseinu bakarra du, forma eta koloreen ugaritasuna dira ale hauen bereizgarriak eta mugak gainditzen dituen jaialdi honek izan duen ibilbidea errepasatzen dute.

Argien hiria

  • Datak: 2022/11/26-2023/11/27
  • Lekua: TOPICeko Ambigu aretoa
  • Prezioa: Helduak 4€ | Haurrak 3€

Gulliver Teatr, Unia Teatr Niemozliw eta David Zuazolak antolatutako tailerraren bidez, biztanleek beren hiriari buruz duten ikuspegiarekin material birziklatuz egindako hiri bat sortuko dute Titirijai 2022 jaialdia ixteko. Ondorioz, Ambigu aretoan instalazio artistiko bat egongo da ikastaro honetan egindako lanaren emaitza gisa. TOPICen ez ezik, Tolosako hainbat lekutan ere egongo da ikusgai.

Txotxongilo Erakusketa erakusleihoetan

  • Datak: 2022/11/19 – 2022/11/27
  • Lekua: Tolosako saltokietan

Urte bat gehiago, TOPIC-ek, Tolosa & Co.rekin batera, txotxongilo erakusketa bat antolatuko du Tolosako hainbat dendetako erakusleihoetan aurtengo Titirijai jaialdiarekin kointzidituz. Era honetan, zentroko txotxongiloak beren testuinguru naturaletik kanpo ikusarazi nahi dira eta, aldi berean, Tolosako jarduera sozialaren partaide egin. Aurten, indonesiar jatorriko Wayang Golek txotxongilo tradizionalak izango dira protagonistak, UNESCOk gizateriaren kultura-ondare ez materiala izendatu zituenak.

Omenaldiak

Titirijai jaialdiaren 40. edizio honetan, nola ez, omenaldia Idoya Oteguirentzat izango da, Titirijai Jaialdiaren sortzaileetako bat, Miguel Arrecherekin batera, eta 2009tik aurten arte TOPICeko sortzaileetako bat eta ko-zuzendaria. Aparteko indarra duen emakume honek, txotxongiloen mundua maila oso altuetara eramatea lortu du, bai nazioan, baita nazioartean. Beste kargu garrantzitsu askoren artean, 2016an Nazioarteko UNIMA idazkari nagusi izendatu zuten, Tolosan egindako Biltzarraren hogeita bigarren edizioan.

Bere ekarpena eta lana funtsezkoa izan da eta izaten jarraitzen du Txotxongiloen Nazioarteko Zentroari eta Tolosako hiriari berari ikusgarritasuna emateko. Hainbeste lan egin dituenez, ezinezkoa da lerro gutxi hauetan laburbiltzea. Horregatik, merezitako omenaldi honek bere izena darama: Idoya Otegui, gure lagun maitea eta, zalantzarik gabe, erreferentea.

Sarrerak:

  • Helduen sarrera: 7 €
  • Haurren sarrera: 4 €
  • Familia ugariak eta TOPIC-eko lagunak
    • Helduen sarrera: 5 €
    • Haurren sarrera: 3 €
  • Jaialdiko ikuskizun guztietarako sarrerak www.topic.eus atarian daude salgai baita TOPIC-eko leihatilan ere.
    • Ordutegia:
      • Asteartetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara
      • Asteburua, 10.00etatik 14.00.etara eta 15.30etik 19.30era.
      • Astelehenetan itxita.


Ekei Kulturweb S.L.L.