Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: San Vicente Eliza
Ordua: 20:30
Hasiera: 2022/08/9
Amaiera: 2022/08/9
Sarrerak: Doan / Gratis
Musika Hamabostaldia
Centro Kursaal<br>Zurriola Etorbidea, 1. (2002) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943003170
Faxa: 943003175
Weba: www.quincenamusical.com
Emaila: udala_quincena@donostia.org
David Briggs organista eta konpositore emankorraren interpretazioak beren musikaltasun, birtuosismo eta publikoa hunkitzeko gaitasunagatik txalotu dituzte. Bost mende hartzen dituen errepertorioarekin, mundu osoan da ezagun bere organo transkripzio bikainengatik eta film mutuekin egindako inprobisazio musikalengatik. 17 urterekin FRCO (Fellow of the Royal College of Organists) diploma eskuratu zuen sari guztiak irabaziz eta Musikarien Gremioko Zilarrezko Domina eskuratuz. 1981etik 1984ra Organ Scholar izan zen King's College-n (Cambridge University), eta aldi berean organoa ikasi zuen Jean Langlais-ekin Parisen. 'Tournemire Saria' irabazi zuen lehen britainiarra izan zen St. Albans Nazioarteko Inprobisazio Lehiaketan, eta Paisley-ko Nazioarteko Inprobisazio Lehiaketako lehen saria ere eskuratu zuen. Ondotik, Hereford, Truro eta Gloucester-eko Katedraletan karguak izan zituen. Gaur egun nazioarteko lehiaketetako epaimahaietan parte hartzen du, klase magistralak ematen ditu Estatu Batuetako eta Europako Unibertsitate eta Kontserbatorioetan, eta New Yorkeko St. John the Divine Katedraleko Artista Egoiliarra eta Cambridge-ko (Erresuma Batua) irakaslea da.
Egitaraua: