Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ikuskizuna: "Itsasotik"

Ikuskizuna: "Itsasotik"

  • "Itsasotik" ikuskizunaren une bat

Musika Hamabostaldiaren 83. edizioaren barruan, "Itsasotik" haurrentzako musika ikuskizuna.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 19:00

Hasiera: 2022/08/8

Amaiera: 2022/08/8

Sarrerak: 10 / 5 €

Musika Hamabostaldia

Centro Kursaal<br>Zurriola Etorbidea, 1. (2002) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943003170
Faxa: 943003175
Weba: www.quincenamusical.com
Emaila: udala_quincena@donostia.org

  • Easo Eskolania, Easo Gazte Abesbatza (Enola Arruebarrena, zuzendaria)
  • Coral Aila Laredo (Samara Oruña, zuzendaria)
  • Lorea López (itsas neska), sopranoa
  • Urko Irigoien (izar konpontzailea), tiplea
  • Agate Pagola (txoria), sopranoa
  • Enara Lardizabal, Alain Sánchez, Ainhoa Tabuyo, narratzaileak
  • David de Oliveira, pianoa
  • Gorka Miranda, proiektuaren zuzendaria
  • Mafalda Saloio, zuzendaritza eszenikoa eta artistikoa
  • David de Oliveira, musika zuzendaria
  • Mafalda Saloio, eszenografia
  • Marta García, itzulpenak eta testuen moldaketa
  • Emaús, Gema Poncela, eszenografiaren laguntza
  • Alaine Arzoz, argiak
  • Pascal Robert, jantziak
  • Arantxa Suberbiola, Emaús taldearen koordinazioa
  • Emaús: Yonatan Mora, Marije Barandiaran, Jon Echevarria, Vicky Mateos, José Bakwa, Roberto Huelga, Iñaki Huici, Justina Onvogo Alo Onvogo, BelénPeón, Marian Morales, Aslaouí Charef, Ignacio Moracho, Pedro León, Manolo González, Gabriel Múgica.
  • Eskertza: Charly AP, Elena Sanz Aizpurua, Juantxo Monteiro (Barco Clementina)
  • Donostiako Musika Hamabostaldiaren ekoizpena.

R. Calmel (1920-1998) konpositorearen "Les chants de la mer" obran arnas hartzen duen "Itsasotik" proiektuak itsasoa maite duen neskatila baten istorioa kontatzen du. Egun batean uretara erori eta arrain erraldoi batek irentsi ostean hondartza batera iritsiko da, eta handik hegazti batzuk bizirik gabeko hiri gris batetara eramango dute. Bertan izarrak konpontzen dituen mutiko bat topatuko du, eta elkarrekin hiriko biztanleen bihotzak aldatzeko zereginean murgilduko dira.

"Itsasotik" proiektua sorkuntzaren, ekologiaren eta gizartearen jasangarritasuna oinarri dituen haurrentzako antzerki eta musika ikuskizun bat sortzeko asmotik sortu zen. Baliabide materialak murrizteko, material birziklatuak edo bigarren eskukoak erabili dira eszenografia guztian, baita jantzietan eta atrezzoan ere. Honela materialon balio-bizitza luzatzeaz gain, parte hartzen duten haurren eta ikusleen sormena ere bultzatzen da.



Ekei Kulturweb S.L.L.