Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Koadernoa: Paula Estévez

Koadernoa: Paula Estévez

  • Paula Estévez

#DKetxean-ren "Koadernoa" egitarauaren barruan, Paula Estévezek "Kulturak ere zaintzen gaitu!" aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2020/05/8

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Paula Estévez (Donostia, 1984). Arte Ederretako ikasketak egin ostean, Komikia eta animazioa landu ditu, askotan autoedizioan, eta hainbat aldizkaritarako ilustratu du. Beste bi marrazkilarirekin batera, Guillotina sortu zuen, Donostiako lehen Autoedizio Topaketa. 2017an, Etxepare saria irabazi zuen Axpi ilustratzailearekin batera egindako Arraroa albumarekin.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

KULTURAK ERE ZAINTZEN GAITU!

"Koronabirusaren mehatxupean etxean konfinatuta gauden egun hauetan, inoiz baino nabarmenagoa da kulturak gu zaintzeko daukan ahalmena. Liburu, musika, edo pelikularik gabe, zein zaila litzateke egun hauek giltzapean pasatzea, ezta?"

Paula Estevez. Kulturak ere zaintzen gaitu

Paula Estévezen albuma.



Ekei Kulturweb S.L.L.