Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Koadernoa: Iker Ayestaran

Koadernoa: Iker Ayestaran

  • Iker Ayestaran

#DKetxean-ren "Koadernoa" egitarauaren barruan, Iker Ayestaranek "Leihotik begira, zain" aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2020/05/1

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Iker Ayestaran (Donostia, 1976). Diseinu Grafikoa ikasi zuen Donostiako Arte Aplikatuen Eskolan, ondoren argazkigintza Amaiur eskolan. Diseinatzaile eta ilustrazio-lanak tartekatzen ditu: liburuak, filmetako kartelak (Loreak, 80 Egunean, Ladri di Biciclette 2019) eskulturak... Baina batez ere, egunkari eta aldizkarietarako artikuluak ilustratzen ditu, bertakoak eta nazioarteko hedabideetan argitaratzen direnak: The Washington Post, The New York Times, Boston Globe, Finantial Times, The Daily Telegraph, Wired, Variety, El Correo, La Vanguardia, La Nación, besteak beste.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

LEIHOTIK BEGIRA, ZAIN

Iker Ayestaran. Leihotik Begira Zain

Iker Ayestaranen albuma



Ekei Kulturweb S.L.L.