Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Koadernoa: Aitziber Alonso

Koadernoa: Aitziber Alonso

  • Aitziber Alonso (Argazkia: Gisli Ari Hafsteinsson)

#DKetxean-ren "Koadernoa" egitarauaren barruan, Aitziber Alonsok "Zurekin ez nago bakarrik" aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2020/04/28

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

 

Aitziber Alonso   (Donostia, 1971). Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Arte Ederrak   ikasi eta gero, marrazkilaritzan ezpezializatu zen. Bere formazioa osatu   zuen Artelekun eta Debako Arte Eskolan grabaketa eta litografia   prestakuntzarekin, baita Balenciaga Museoan moda ilustrazioa   ikastaroarekin. 

Bere ilustratzaile lana haur eta gazte literaturaren arloan garatu   da, batez ere, eta oso bilbiografia zabala du. Aldi berean, Galtzagorri   euskal haur eta gazte literatura elkartean modu aktiboan hartu du parte,   2011tik 2014ra lehendakaria izanez, eta hainbat proiektu burutu ditu,   hala nola, areto literarioak edo Ilustratzailearen Txokoaren   erakustaldiak.

 

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle   eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte,   eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko   eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

 

ZUREKIN EZ NAGO BAKARRIK

 

Aitziber Alonso. Zurekin ez nago bakarrik

 

Aitziber Alonsoren albuma

    

Ekei Kulturweb S.L.L.