Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Koadernoa: Rebeka Elizegi

Koadernoa: Rebeka Elizegi

  • Rebeka Elizegi

#DKetxean-ren "Koadernoa" egitarauaren barruan, Rebeka Elizegik "#AhalDudalakoEtxeanGeratzenNaiz" aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua: 12:00

Hasiera: 2020/04/20

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Rebeka Elizegi (Donostia, 1968). Diseinu grafikoa ikasi zuen Bartzelonako Escola Massanan. Collagea erabiltzen du bereziki, eta eskuz egiten du: tamaina desberdinetako piezak erabiltzen ditu, moldaketa digitalak erabili gabe. Liburu batzuetan parte hartu du, eta, aldi berean, hainbat aldizkaritan lan egin du: La Vanguardian eta Der Spiegelen, besteak beste. Bere lanak aurkezten ditu, bai Espainian bai atzerrian, erakustaldi kolektiboetan edo bakarrik.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

#AhalDudalakoEtxeanGeratzenNaiz

"Konfinazioari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu irudiak, baita pertsona guztiek etxean geratzeko aukerarik ez dutela pentsatzera ere. Beraz, etxean gera gaitezkeenek koarentena pribilegio-egoera gisa ulertu beharko genuke, ez askatasun-gabetze gisa".

Ospatu dezagun konfinazioa, hartaz goza dezakeguna."

Rebeka Elizegi. #AhalDudalakoEtxeanGeratzenNaiz

Rebeka Elizegiren albuma



Ekei Kulturweb S.L.L.