Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Txindokiko Itzala - Natur turismoaren gunea

Txindokiko Itzala - Natur turismoaren gunea

  • Txindokiko Itzala
  • Txindokiko Itzala
  • Txindokiko Itzala

Txindokiko Itzala Natur turismoaz gozatzeko, ezaugarri ezberdinak dituen eremu fisiko bat da. Bertan, familian, lagun artean edota bikotekidearekin naturak eskaintzen dituen bizipen zein esperientziaz gozatzeko aukera zabala eskaintzen dizu. Bizitza urbanotik haratago bizimodu aktiborako aukera paregabea topatuko duzu aisia, natura, kirola eta kultura uztartuz aurkezten diren jarduera eta esperientzia zoragarrien bidez.

Udalherria: Abaltzisketa

Lekua: Txindokiko Itzala - Informazio Gunea

Ordua:  

Hasiera: 2019/04/17

Amaiera: 2019/11/2

Sarrerak:  

ABENTURA PARKERIK HOBERENA TXINDOKIKO MAGALEAN

Haur, gazte zein helduentzat prestatutako Abentura Parkea duzue Txindokiko Itzala. Goiz edo arratsalde pasa egiteko aukera ezin hobea, erronkaz beteriko ekintza da, bakoitzaren abilezia eta oreka gaitasunak erakusteko modu paregabea. Eta ea nor den gai proposatzen dizkizuegun ibilbideak igarotzeko! Eta Txindokiko Itzalean denontzat diseinatutako zirkuitoak ditugu familia osoan abenturaz disfrutatu dezan. Gurasoak ere animatu zaitezte!

Txindokiko Itzalean denontzat diseinatutako zirkuitoak ditugu, maila, adin, altuera eta bakoitzaren abileziara egokitutako ibilbideak diseinatu ditugu familia osoarekin edo lagun artean abenturaz disfrutatu dezazuen.

ZIRKUITUAK - Parkeak 3 zirkuituz osatua dago. Zein da zure aukera?

  • Zirkuitu Txikia - BASAJAUN
    ADINA / ALTUERA:  4tik 8 urtera / 1.35m arte
    IRAUPENA:  Ordubete libre (1h)
    AURKITUKO DITUZUEN ERRONKAK:  Zirkutiu honek, 8 jolas eta 2 tirolinaz osatua dago. Jokuak, lurretik 1,5m-ra daude gehienez.
    Oharra: Heldu baten konpainia beharrezkoa da.
    PREZIOA: 10,00 €
     
  • Circuito mediano - MIKELATS-ATARRABI
    ADINA / ALTUERA: +1.35m-tik gora (Parkeko sarreran neurtuko zaizue)
    IRAUPENA:  Zirkuitura bi buelta
    AURKITUKO DITUZUEN ERRONKAK:  Altuerazko zirkuitua, bertan maila ertaineko erronkak eta oztopoak aurkituko dituzue. Hasiberriak diren helduentzat eta trebezia duten gazte eta haurrentzat diseinaturik dago. Zirkuitu honetan, 9 jolas eta 2 tirolina aukituko dituzue. Jokuak 3m eta 5m arteko altueran daude.
    Oharra: Laguntzeko gida bat egongo da.
    PREZIOA:  13,00 €
     
  • Zirkuitu Handia - MARI
    ADINA / ALTUERA:  + 1.45m-tik gora (Parkeko sarreran neurtuko zaizue)
    IRAUPENA: Zirkuituari 2 buelta (ibilbide ertaina + handia eginez osatzen da)
    AURKITUKO DITUZUEN ERRONKAK: Erronkaz eta oztopoz beteriko zirkuitua, non altuera eta zailtasuna handitzen den, abilezia handiko pertsonentzat diseinatua. 15 joku eta 6 tirolina igaro beharko dituzue beraz, zailtasuna besteetan baino handiagoa da eta guztia 3m-tik 8m-rako altuera batean.
    Oharra: Laguntzeko gida bat egongo da.
    PREZIOA: 16,00 €

  • ZUHAIZTIA -  Probatako ibilbidea
    DERRIGORREZKOA: EdozeiN zirkuitu hasi baino lehen, derrigorrezkoa izango da materiala erabiltzeko ikastaroa egitea eta segurtasun arauak ezagutzeko. 15minutuko iraupena du eta bertan segurtasun-arauak eta parkearen erabilera baldintzak azalduko dira. Parte-hartzaileak zirkuitu hau gainditu ondoren, zuhaitzetan abentura hasteko prest egongo dira. DOAN (BEZa barne)
Gogoratu abentura parkean ibiltzeko gomendagarria dela arropa erosoaz gain oinetako ersoa ere jantzea.
Prezioaren barne: jarduerarako beharrezko materiala, gidari espezializatua eta Erantzunkizun Zibileko Asegurua.
FAMILIA UGARIAK - 1€eko deskontua edukiko duzue sarrerako familia ugariko txartela aurkeztuta
TALDEAK / FAMILIAK - +14 pertsonatik gorako taldean etorri nahi baduzue, kontsultatu zuentzat ditugun tarifa bereziak
¡BERRIA!  - 16 Pertsona baino gehiagoko taldeentzat GAUEZ parkea zabalik. Jarri gurekin harremanetan eta kontsultatu

EKINTZAK
  • ARROIL JAITSIERA
    Gozatu Aralarko inguru natural zoragarrian arroila jaitsiera praktikatzen duzun bitartean. Esperientzia dibertigarria eta emozioz beterikoa bizitzeko aukera izango duzu. Talde bakoitzari egokitutako zirkuitoak ditugu familian zein lagunartean ere!  
    Denei zuzendua (Norbanakoak, Taldeak, Familiak +8 urte)
    Iraupena: Egiten den arroila motaren araberakoa.
    Prezioa: 40,00€ (BEZ-a barne)

  • IBILBIDE TEMATIKOA
    Aralarreko Natur Parkeko eta inguruko fauna eta flora, kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dugu. Adin eta gaitasun mailaren arabera, iraupen desberdineko ibilbideak proposatzen ditugu.  
    Denei zuzendua (Norbanakoak, Taldeak, Familiak +4 urte)
    Iraupena: Egiten den ibilbide tematikoaren araberakoa.
    Prezioa: 11,00€  (BEZ-a barne)

  • ARALARREKO ARTZAIARI BISITA
    Bisita gidatu honen bitartez Aralarreko artzai bat eta bere adi latsa taldea gertutik ezagutzeko aukera izango dugu bere gaztaren degustazio bat egiten dugun bitartean.
    Denei zuzendua (Norbanakoak, Taldeak, Familiak +6 urte)
    Iraupena: 5 ordu
    Prezioa: 30,00€  (BEZ-a barne)

  • ESKALADA
    Txindokiko Itzalean eskaladaz gozatzeko aukera ezin hobea duzu, aisi aktiboaz bizitzeko beste esperientzia zoragarri bat. Inguruak adin, zailtasun eta gogo ezberdinetarako eskaintza aukera luzatzen dizu eta zure beharretara egokitutako esperientzia antolatzen ditugu.  
    Denei zuzendua (Norbanakoak, Taldeak, Familiak +6 urte)
    Iraupena: Egiten den ibilbidearen araberakoa.
    Prezioa:  30,00€ (BEZ-a barne)

  • ABENTURA PARKEA GAUEZ
    Abentura gustoko duzu? Txindokiko Itzalean abentura parkea gauez egiteko aukera eskaintzen dizuegu frontal batekin lagunduta.   
    Denei zuzendua (Norbanakoak, Taldeak, Familiak +5 urte)
    Oharra: Ekintza honen aurre-erreserba behar du eta 13 pertsona baino gehiagoko taldeei dago bideratuta.
    Prezioa:  Egiten den zirkuituaren araberakoa.

  • MULTIABENTURA PAKETEAK
    Zure talde edo familiara egokitutako multiabentura paketeak antolatzen ditugu Txindokiko Itzalean. Ekintza ezberdinak: Orientazioa, arku tiroa, arroil-jaitsiera, eskalada, abentura parkea... eta askoz gehiago!
    Denei zuzendua (Norbanakoak, Taldeak, Familiak +4 urte)
    Oharra: Ekintza honen aurre-erreserba behar du.
    Egin zure kontsulta!
Prezioen barne: jarduerarako beharrezko materiala, gidari espezializatua eta Erantzunkizun Zibileko Asegurua.

ABENTURA PARKEA ETA INFORMAZIO PUNTUKO ORDUTEGIA 2019:
  • APIRILA- MAIATZA- EKAINA - ASTEBURU ETA JAI EGUNAK
    Goizez: 10:30-14:00
    Atsaldez: 15:30 - 19:30 (azken txanda 18:30)

  • UZTAILA - ABUZTUA - EGUNERO
    Goizez: 10:30-14:00
    Atsaldez: 15:30 - 19:30 (azken txanda 18:30)

  • IRAILA - ASTEBURU ETA JAI EGUNAK   
    Mañanas: 10:30-14:00
    Tardes: 15:30 - 19:30 (azken txanda 18:30)

  • URRIA - ASTEBURU ETA JAI EGUNAK   
    Mañanas: 10:30-14:00
    Tardes: 15:30 - 18:30 (azken txanda 18:30)



Ekei Kulturweb S.L.L.