Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bisita Gidatua: Arantzazuko Santutegia

Bisita Gidatua: Arantzazuko Santutegia

  • Arantzazu
  • Arantzazu
  • Arantzazu
  • Arantzazu

Debagoieneko eskualdeak mota desberdinetako baliabideak ditu, hau da, baliabide historiko-artistikoak, kulturalak eta naturalak. Proposamen honek Arantzazuko Santutegira bisita gidatua egitera gonbidatzen gaitu.

Udalherria: Oņati

Lekua: Arantzazuko Santutegia.

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 2,00 / 2,50 €

Deba Garaia Turismo Bulegoa Arantzazun

Santuario de Oñate (20560) Oñati

Telefonoa: 943 71 89 11
Weba: http://www.turismodebagoiena.com
Emaila: turismo@debagoiena.com

Arantzazuko Santutegia, Oņatiko udalerrian, amildegietan zintzilik, ingurune basati eta natural batean, arkaitzetan eraikita dago. 1950. urtean eraikitzen hasi eta 1955an inauguratu zen basilika berrian, ondare artistiko garrantzitsua biltzen da.

Laorga eta Sáenz de Oizaren eraikinak, Lucio Muņozen absideak, Xabier Alvarez de Eulateren beirateek, Jorge Oteizaren apostoluek, Eduardo Txillidaren ateek Xabier Egaņaren kamarineko margolanak eta Nestor Basterretxeak margotutako kriptak Arantzazuko basilika euskal artearen gune esanguratsu bilakatzen dute.

Arantzazu Santitegiko bisita (Azalpenak: Arantazuko historia, basilikaren historia, Oteiza, Txillida…) gidatua.
"Oteiza Arantzazun"  bisita gidatua (Oteizaren lana bakarrik) egiteko aukera dago. Ezin dugu ahaztu Jorge Oteizak Arantzazuko Santutegiarekin izandako harremana eta baita ere, Arantzazuko Santutegiak izan zuen garrantzia bere bizitzan.

Azken bisita hau egiteko aldez aurretik eskatu behar da.

Turismo bulegoa
Dendaren ondoan eskualdeko informazio turistikoa eta interpretazio zentroa aurkitzen da. Santutegiko bisita gidatuen zerbitzua ere bertan kokatuta dago.

Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroaren ordutegia:
Ekainaren 1etik irailaren 30 arte eta Aste Santuko ordutegia: Egunero 10:00-14:00 eta 15:00-18:30
Urteko beste astebukaera, jai egun eta zubietan: Goizez: 10:00 – 14:00

Bisita gidatuen ordutegia:
Negua: Larunbatak, igandeak, jai egunak eta zubietan 10:30 (gazteleraz) 11:30 (euskaraz)  12:30 (gazteleraz)
Beste egunetan: 8:00etatik 13:30etara aldez aurretik eskatuta.
Uda eta Aste Santuan: Egunero: 10:30 (gazteleraz), 11:30 (euakaraz), 12:30 (gazteleraz), 16:00 (euskaraz), 17:00 (gazteleraz)

Arantzazuko Santutegiko basilika eta kripta egun osoan zehar daude zabalik, egunero (goizeko 9rak aldera zabaltzen dituzte frantziskotarrek ateak eta iluntzeko 8rak aldera isten dituzte) eta edozein momentutan bisitatu daitezke norbere kabuz.


Prezioa: 2,00 € pertsonako (Taldeak) / 2,50 € pertsona (bakarra)
Iraupena:
45 minutu
Irteera puntua: Arantzazuko turismo bulegoa
Erreserbak:
943 71 89 11 /943 79 64 63 /turismo@debagoiena.eus

Oharra: Oņatiko Bidaurreta Monastegia eta erdigune-historiko- monumentala ere bisitatzeko aukera dago


Ekei Kulturweb S.L.L.