Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bisita gidatua Arreta Baserria (Beizama gazta)

Bisita gidatua Arreta Baserria (Beizama gazta)

  • Arreta baserria

Aurretik hitzartuz gero, taldeka bisita gidatuak egiten dute, arditegia, jetzitegia, museoa eta denda bisitatzeko aukera emanez. Bisita egiteko, gutxi gora behera, ordubete behar da.

Udalherria: Beizama

Lekua:  Beizama

Hasiera: 2018/01/1

Amaiera: 2018/12/31

Beizama: Ingurumen zentru-aterpetxea

Eskola zaharra (20739) Beizama

Telefonoa: 630181994
Weba: http://www.beizamakoaterpetxea.com
Emaila: beizamabizia@gmail.com

Beizama gaztandegia Gipuzkoako erdigune  geografikoan dago, Beizama udalerriko Arreta baserrian, eta arduradunak Patxi  Otaegi eta Idoia Leonet senar-emazteak dira..

Mendi baten tontorrean kokatuta dago, leku  estrategikoan, bertatik ikuspegi zoragarriak dituelarik, eta, gainera, inguruan  itzelezko larreak ditu. Honi esker, bere ardiek oso kalitate handiko esnea  ematen dute eta, horregatik, azken urteotan egindako gaztek munduko lehen sariak  irabazi dituzte.

Bere esnekiak eta okela Euskal Herriko  azoketan, Gipuzkoako dendetan eta asteko egun guztietan zuzenean bere basetxean  bertan dituzue salgai. Halaber, estatuko edozein lekutara ere bidaltzen ditugu.

Caserio Arreta - 20739 Beizama (Gipuzkoa)
Tfno: 943 815 951 / 670 784 586  
GPSko koordenadak: 43.11981,-2.186435
arreta@artzai-gazta.net



Ekei Kulturweb S.L.L.