Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antioko Interpretazio Zentroa

Antioko Interpretazio Zentroa

  • Kartela
  • Imagen 2 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 3 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 4 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 5 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 6 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 7 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 8 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 9 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 10 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 11 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa
  • Imagen 12 de la galería de Antioko Interpretazio Zentroa

Antioko interpretazio zentroa ermitaren ondoan dago eta eskualdeko turismo bulegoaren egoitza da, besteak beste. Bertan, Ignaziotar Lurraldea egitasmoari eta Ignaziotar Bideari buruzko informazioaz gain, Urola Garaia eskualdeko turismo informazio gunea aurkituko du bisitariak.

Udalherria: Zumarraga

Lekua: Antioko Baseliza

Hasiera: 2018/01/1

Amaiera: 2018/12/31

Sarrerak: 2,00

1.305 metro karratuko eraikin moderno honek erakusketa finko zein ibiltarientzako espazioez osatuta dago, eta taberna-jatetxe bat ere badu. Zumarragaren eta Antioko baselizaren bilakaera historikoa ezagutzera emateaz gain, herriaren historia jasotzen du interpretazio zentroak, hasi XIV. mendean eta gaur egun arte. Ukipen-panel, testu, argazki eta bideoen bitartez bailararen eboluzioaz, baserrietaz, usadioetaz eta burdinaren eta trenaren garrantziaz jabetuko da bisitaria, besteren artean. Honen harira, aipatzekoa da Urolako Tren zaharraren bagoi baten erreplika gordetzen duen gunea. Bestalde, Zumarragako zenbait biztanlek herriak eta ermitak betidanik izan duten harreman estuaz azalpenak ematen dituzten 14 minutuko ikus-entzunezkoa ere ikusgai dago.

Beste zerbitzu batzuk:

Turismo bulegoaren ondoan La Antigua ermita eta Bide-Bide Taberna Jatetxea.
Aisiako berdegune zabala.

Helbidea: Beloki Hiribidea, s/n - 20700 - 943722042 - turismobulegoa@urolagaraia.com

Ordutegia - 2018
Asteartetik ostiralera: 10:30-14:30
Larunbatak: 10:30-14:30 / 16:30-18:30
Igandeak: 10:30-14:30

Prezioa: 2,00 € (arrunta) / 1,00 € (murriztua)
Telefonoa: 943 722042



Ekei Kulturweb S.L.L.