Erakusketa hau 1999ko maiatzaren 29an inauguratua izanzen, Azkoitia hiriaren 675 urtemugaren inguruan burutu zen ekitaldi batean.
Ermita honen historian, Azkoitia hiribilduaren sorreran garantiza izan duten gertaerak islatzen eta agertzen dira eta, honen lurzoruaren azpian aurkitutakoen bidez, berriz, argibide eta jakingai zaharragoetara hurbil gaitezke, bizi baitira. Mendiskaren gainaldean, erloju ospetsua. Azkoitiaren sorreraren arrastoak gordetzen dituena bere hormen barnean: Iraurgiko San Martín-en sorrera 1324an eta aro tardo-antzinakoaren arkeologia-aztarnak. Arkeologia-ikerketen programari esker egiaztatu ahal izan da VII. Eta VIII. Mende aldera, muino edo mendixka hau inguruetan bizi zen jendearen ehorzlekoa, hilerria zela. Lekukotasun honek, duen esanahiagatik, etorkizuneko azterlanentzat erreferentzia jartzeaz gain, ermitak hartzen duen esparruari balio neurtezina ematen dio.
Gaur egingo eraikuntza, XIX. Eta XX. Mendeetan hainbat erabilera zibiletarako egokitzeko lanen ondorio da. Ohizko arkitektura mota, apaindurarik gabekoa eta soila, xumea da eta erlojua dagoen dorrea da nagusi denen gainetik. Arkeologia arloko kontestuak ematen dio esanahi historiko nabaria.
Arkeologia mailako arrazoiek zehaztu dituzte
Arkeolan ikerketa zentroak eta Azkoitiko
Munibe Taldeak, Azkoitiko Udalaren laguntza eta babespean, azken hilabeteetan garatu duten egitasmoaren ildo nagusiak. Batetik, ermitaren lurrazpian aurkitu diren berezko arkeologia-balioak landu ditugu eta, bestetik, gainerako informazio osagarriak, bailararen Historiaurreari buruzko jakingarri eta informazioak.
Hauen bien artean, Azkoitia eta bere inguruaren ondareari buruzko erakusketa iraunkorra osatu dugu eta bi esparrutan gauzatu: Ermitaren barrualdean, elizatxoari buruzko atala dugu eta hemen, hari buruzko lekukotasun eta argibideak ditugu bilduak. Honen inguruan diren geletan, berriz, paleolitikotik Metal-Aroa bitarteko unitateak ditugu, gaika sailkatuak, era didaktikoan azalduta.
Unitateen azalpeenarekin: -San Mantingo arkeologia proiektua.
-1729ko sorginkeria gertaera bat.
-Kanpaiak urtzen.
-Ehorzketa-erritoak.
-Azkoitia hiribilduaren sorrera.
< -Euskaldunak kristautzea.
-Azkoitia itsasotik irten zen.
-Gizakia Azkoitian, lehen aztarnak.
-Azkoitiko lehen artzainen hileta mundua.
-Munoaundi, Burdin Aroko herria.
Eskualdeko Turismo BulegoaLOIOLAKO TURISMO BULEGOA
Loiolako Santutegia - Santuario de Loyola
i-loiola@urolaturismo.net
http://www.urolaturismo.eus
Tel.: 943 151 878
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera - 10:30-13:30 / 15:30-18:30
Igandeak: 10:00-14:00
Astelehenak: itxita
Goi denboraldia: 10:30-14:00 / 15:30-19:00