Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ignazio Zuloaga Z Kultur Gunea

Ignazio Zuloaga Z Kultur Gunea

  • Ignacio Zuloaga Kultur Gunea

Ignazio Zuloaga Kultur Gunea hainbat eraikin eta bildumak osaturiko multzoa da, ermita erromaniko baten aztarnak Arte Garaikidearekin lotutako proiektuak elkartzen dituztenak. Lanaren oinarria, aldiz, Ignazio Zuloagaren lanaren funtsezko bilduma eta bere lagun eta maisuen bilduma historikoa jarraitzen dute izaten.

Udalherria: Zumaia

Lekua: Ignacio Zuloaga Museoa

Hasiera: 2024/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak: 15,00 €

Zuloaga Museoa

Santiago Etxea <br> Casa Santiago. (20750) Zumaia

Telefonoa: 943862341<br>943861015

Eraikina:
Inazio Zuloagak eta haren emazte Valentina Dethomasek, familiaren tradizio bikanari jarraitu nahian, museo hau pintorearen estudioaren ondoan egin zuten. Hor. Santiago Bidean zihoazen erromesen ermita eta ostatu izandako bat zegoen.
Museoak eta estudioak multzo bakarra osatezen dute kaperarekin eta kaperari erantsitako sahar kutsuko Claustro batekin. Museoa 1.921ean ireki zuten, Plazido Zuloagaren Eibarko tailerretik damaskinatu pieza garrantzitsuak ekarrita.
Bildumak:
Kaperan ikus daitezkeen piezen artean, Baobieren Kristo jansenista, Quintín de la Torreren, Ama Doloretakoa ( biak Zuloagak polikromatuak ), erretaula gotiko bat eta taila erromanikoak ditugu.
Museoan, Zuloagaren biduma famatuetako arte lan hautatu batzuk daude ikusgai, denen buru XVI.mendeko Valladolideko Klaratarren koadroa dela, uste izan denez Rincón Maisuarena, baina gaur egun behin-betiko identifikatzeko bidean dagoena.
Pintorearen estudioan, txandaka, artistaren oihal garrantzitsuenak erakusten dira.

Ordutegia:
Asteakenetik larunbatera: 16:00 – 20:00
Igandeetan: 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00

Urrian eta azaroan, itxita.

Ignacio Zuloaga bere garaian nazioartean izen eta ospe handieneko margolaria izan zen.

  • 1870 - Eibarren jaio zen (Gipuzkoa), eta gazte-gaztetatik egin zuen lan bere aitaren lantokian, Plácido, damaskinari aparta zena. Gero, Madrilera, Erromara eta Parisera joan zen ikasketak burutzera.
  • 1890 - Gauguin, Van Gogh eta Toulouse-Lautrec (haren lagun mina izan zen) margolariekin egin zituen erakusketak. Margolaria laster bihurtu zen 98ko belaunaldiko mito. "Zuloagak adierazpen guztia ateratzen zien margotutakoei, eta benetako arte eta giza handitasuna lortu arte areagotzen zituen", dio Lafuente Ferrari historialari eta akademiko ospetsuak. Nazioarteko bere karrera aparta, garai hartako espainiar edozein margolarirentzat oso zaila, 1898an hasi zen.
  • 1899 - Lehen Domina Bartzelonako Arte Erakusketan.
  • 1900 - Pariseko Erakusketa Unibertsalean erakutsi zituzten bere lanak. Espainiar epaimahaiak bere lana baztertu eta Belgikar Estatuak erosi zuen.
  • 1901 - Dresdeko Nazioarteko erakusketaren Urrezko Domina Handia saria irabazi zuen eta Rainer Maria Rilke poetaren oso lagun egin zen. Lagun minak izan ziren denbora luzean. Le Paris Ilustré-k monografikoa eskaini zion; Madrilen, 98ko Taldeak omenaldi handia egin zion, eta Berlingo operak Carmenen eszenografia eskaini zion.
  • 1903 - Auguste Rodin eskultorearekin jarri zen harremanetan, eta handik urte batzuetara lagun min bihurtu ziren.
  • 1905 - Euskal margolariak hartu-eman epistolar interesgarriari ekin zion Picasso gaztearekin, luzaroan iraun zuena.
  • 1909 - Europako hiri nagusi guztietan erakusketak egin eta gero, New Yorkera joan zen. Arrakasta handia izan zuen han, eta kritika eta salmenta oso onak. Hispanic Societyn egin zuen erakusketaren ondorioz, europar margolari handitzat hartu zuen Ipar Amerikako gizarteak.
  • 1911 - Erromako Arte Ederren Nazioarteko Erakudeketaren Sari Nagusia.
  • 1914 - Goya jaio zen Fuendetodoseko etxea erosi zuen.
  • 1917 - New Yorkeko erakusketan, berriz ere kritika eta salmenta bikainak lortu zituen.
  • 1920 - Fuendetodosen Goyaren oroimenez egindako monumentua inauguratu zuen eta Londreseko Royal Academy-an egin zuen erakusketa.
  • 1921 - Zumaiako bere Etxe-Museoa inauguratu zuen. Lagun zituen Ortega y Gasset, Valle-Inclán, Unamuno, Pío Baroja, Marañón, Juan Belmonte, Albako Dukea, Pablo Uranga, Julio Beobide, besteak beste, aldika doaz hara hura bisitatzera.
  • 1922 - Bere lagun mina zen Manuel de Fallak antolatu zuen Cante Jondoaren I. lehiaketa zela eta Granadan egin zuen erakusketa. Besteak beste, han egon ziren Santiago Rusiñol, Gómez de la Serna, Neville, Legendre, "Cagancho" eta Federico García Lorca.
  • 1926 - Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan egin zuen erakusketaren ondoren, Pedrazako gaztelua erosi zuen.
  • 1928 - Manuel de Fallaren Maese Pedroren erretaula dekoratu eta eszenifikatu zuen.
  • 1931 - Madrilgo Arte Modernoko Museiak Zuloagarentzako behin betiko aretoa ireki zuen.
  • 1936 - Gerra Zibila hasi zen. Zuloaga Zumaian isolatu zen, lan eta lan. Julio Beobide lagun minaren erretratua egin zuen.
  • li> 1938 - Veneziako biurtekoan bere lana goraipatu zuten guztiek eta Sari Nagusia irabazi zuen.

1945eko urriaren 31ko gauean hil zen Madrilgo Las Vistillaseko bere estudioan eta, azkenik, Donostian ehortzi zuten.

Ignazio Zuloaga Kultur Gunea hainbat eraikin eta bildumak osaturiko multzoa da, ermita erromaniko baten aztarnak Arte Garaikidearekin lotutako proiektuak elkartzen dituztenak. Lanaren oinarria, aldiz, Ignazio Zuloagaren lanaren funtsezko bilduma eta bere lagun eta maisuen bilduma historikoa jarraitzen dute izaten.

  • Done Jakue bideko ermita
    Done Jakue bidearen gipuzkoar kostaldeko zatian dago, eta Ignazio Zuloagak zaharberritu zuen 1910 eta 1920 bitartean. Bere lagun min zen Julio Beobideren Kristo Gurutzean ikus daiteke bertan, eta baita Quintín de Torres eskultorearen Andre Maria doloretakoren irudia ere, biak Ignazio Zuloagak polikromatuak.
  • Bilduma Historikoaren museoa
    Harrizko eraikin hau margolariak eraiki zuen bere Bilduma Historikoa publikoari erakusteko. Bere emazte zenaren, Valentine Dethomas, bildumak erakusten dira eta baita bere aitak, Plazido Zuloaga, utzi zizkion hainbat pieza ere. XII eta XX. mendeen arteko lanak biltzen ditu, horien artean aipagarrienak bere lagun Auguste Rodinenak, eta bere garaiko beste hainbat margolari eta eskultorerenak ere.
  • Estudioa-Tailerra
    Zuloagak margotzeko eraiki zuen eraikin hau. Gune honetan margolariaren gauzak daude oraindik ere, eta bere lanarentzat funtsezkoak izan diren artelanak erakutsiko dira bertan.
  • Natur ingurunea
    Museoa osatzen duen eraikinen multzoa margolariaren arte espirituarekin bat datorren natur ingurune batean dago.

IGNACIO ZULOAGA KULTUR GUNEA - Zumaia, 20750
Bisita pribatuak erreserbatu itzazu

Bisitak, talde bakar batentzat dira eta 60 min. iraupena dute.
Gutxieneko taldea 4 pax, 15€/p. (60€)  – (gehienez 20 pax.).
*4 lagun baino gutxiago badira, gutxieneko prezioa (60 €).
<12 urte Doan (0€).

Tel. 00 34 677 078 445

-Behin sarrerak erosita, ez da itzulketarik egingo, Museora sartzea ezinezkoa ez bada.