Udalherria: Zegama
Lekua: Anduetza Parketxea - Aizkorriko Ataria Interpretaz
Hasiera: 2023/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Zegamako Udala
Plaza Mayora s/n (20215) Zegama
Telefonoa: 943801115
Faxa: 943800073
Weba: http://www.gipuzkoa.net/zegama/
Emaila: zegama@udal.gipuzkoa.net
-Kultura: Telf: 943801351.
Ziur gaude gure basoen biodibertsitatea eta giza jarduerak mendeetan utzi digun aztarna aberatsa ezagutzea eta hedatzea abiapuntu ezin hobea dela paisaia kultural oparo hau hobeto kudeatzeko, haren zaintza zuzentzeko eta hari duen balioa aitortzeko.
Sei ibilbide prestatu dira. Bakoitza kolore batez identifikatu da eta bide guztia balizaz seinaleztatuta dago. Ibilaldia norberak antolatzeko hiru abiapuntu prestatu dira.
Zegama, basoari lotutako herri bat:
Zegamarron kultura basoari hertsiki lotuta garatu da mendeetan zehar. Gure arbasoen bizitoki, bizibide eta baliabide-iturri izan baita; ikazkinak, egurketariak, arotzak, mintegizainak, basozainak, itzainak, abeltzainak, garraiolariak… Bizimolde hau jaso, zabaldu eta omentzeko, Zegamako herriak interpretazio-zentro hau sortu du. Bertan, Euskal Herriko nahiz atzerriko zuhaitz eta zuhaixken egurraren ezaugarri eta erabilerak azaltzen dira. Anduetza etxearen historia ere misterioz beteta dago; Antzinako dokumentuek, eraikin hau XVII. mendearen hasieratik XVIII. mendera bitartean ospitale bat izan zela jasotzen dute, ondoren berriz baserri. Santiago bideak ekarritako makina bat erromesen istorio eta kondairak entzundakoa da Anduetza ospitalea.
Zatoz eta murgil zaitez basoaren munduan!
Informazio gehiago: